Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prefektu (orobat prefekto g.er. eta prefet g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian prefektu agertzen da) 1 iz erlijiozko ikastetxe eta kidekotean ikasleen diziplinaz arduratzen den apaiza.

Bederatziak hogei gutxi izaten ziren ordurako, eta kolegioko prefektuak, Hipo edo Hipopotamo deitzen genion fraideak, ematen zigun sarrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Prefektuari eta kolegioko zuzendariari azalpenak ematen egotea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

-Ikastetxeko prefektu naizenez...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.

Uste dut prefektuoi, gutxienez, esan egin behar zigula.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 117. orr.

-Begirune handixeagoa izan beharko zenioke eskolako prefektu bati! -esan zion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dagoeneko jantzita zegoen, eta Hogwartseko prefektu-ikurra puntuzko txalekoari itsatsia zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Percy nola zebilen Fred eta Georgeren atzetik dorrean gora eta behera, anaiek prefektu-plaka ostu ziotelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

3 antzinako Erroman, goi funtzionario zibila edo militarra.

Harrigarri zitzaion hain neska zuhurrak erromatar prefektu bat halako punturaino xarmatu izana, non [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 96. orr.

Apezpikuek, metropolitanoek eta primatuek leialtasuna zieten eskualdeko patriarkei, hierarkikoki pretoriar prefektu dioklezianikoen parekoei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Galietako prefektu-kargu pretoriarra bereganatzean bere lanbidearen gailurrera iritsitako funtzionario baten semea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

· Xenofonte, Errentak liburuan, prozesuak bizkorren erabakitzen zituzten merkataritza-prefektuei sariak ematearen alde ageri da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

5 Italiako probintzia bateko buru den karguduna, estatuko eta probintziako aginpidearen ordezkari dena. ik prefet.

Pepponek tonu horretan jarraitu eta protesta manifestaldi bat egon zen, gero batzorde bat eratu eta ultimatum bat prestatu zuen prefektuari bidaltzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

6 Erromako Kurian, kongregazio edo kideko baten buru den prelatua.

Eta horren kontra egiteko, Joseph Ratzinger Fedearen Doktrinarako Kongregazioko prefektua ikusten dute askok egokien.  Berria - Harian   2005-04-05

"Fedearen Doktrinarako Kongregazioaren" prefeta gisa, Erroman.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 11. orr.

Hil-kapera ikusteko aukera izango dutela gogoratu zien atzo aita santuaren jarraitzaileei Acchille Serra prefektuak.  Berria - Harian   2005-04-05

Nork daki ze gertatuko den Benedikto XVI, dogmaren zaintzaile prefet ohiarekin.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prefektu ikurra (3)

kongregazioko prefektua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus