Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Omenaldia edo hitzordua garrantzitsuagoa zela, suprefetaren, prefetaren edo ministro baten presentzia segurtatua zenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 129. orr.
Den gutienik hiru urte egoiten dira prefetak departamendu batean gobernuaren ordezkariak direla. Herria 2004-01-29
1878an prefetek igorri txostenen arabera 31 apezpiku "tzarrak" ekarriak ziren, 27 "dudazkoak", "25 onak", gobernuaren arabera bixtan dena. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 17. orr.
Prefetak finkatuak ditu erkidego horren mugak, Hendaia barne ezarriz. Herria 2005-11-24
III. Errepublikak bere prefetak xaxatu zituen apezak mehatxatzera Flandrian eta Bretainian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.
Philippe Gregoire, prefet berria Pirinio Atlantikoetan. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Paristik gertu dagoen Seine-Saint Denisko prefet Jean-François Cordetek ez zion beharrezko iritzi bere departamenduan neurria ezartzeari, han egunotan liskarrak «gutxitzen» joan direla argudiatuta. Berria - Harian 2005-11-10
Dartout prefetak berriki Angeluko zine proiektuaren kontra ezarri errekurtsoa bigarrena da. Herria 2003-11-27
Izendatua berri den Prefetak denbora apur bat hartuko du hain segur, proiektu horri baietz edo ezetz erraiteko. Herria 2004-01-29
Bihar bertan prefetari idatziko diot lantegia zutik atxikitzeko erreserba fondoko dirua desbloka dezan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.
Bere gain hartu zuen Prefektuak hogei mila liberaren eskaintza egitea 'hiltzailearen salaketa' lortzeko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 132. orr.
Maurice Papon prefektu ohiari 10 urteko kartzela zigorra ezarri zioten humanitatearen aurkako krimenetan parte hartzeagatik, eta bi urtera aske utzi zuten. Berria - Mundua 2004-07-31
Jaun Prefetak ukan du indar eta kemen. Herria 2004-01-22
Prefektuak ohiz kanpoko lana egin zuen; eta, esan gabe doa, Parisko poliziaren indar guzti-guztiak jarri ziren kasu hau argitzera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 132. orr.
Noiz jakinen da egia? nor izan zen manatzailea? egile nagusia, Pariseko poliza-prefeta. Herria 2001-10-25
Rick, Ilsa, Victor Laszlo eta Renaud polizi prefeta, aireportura heltzen dira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 299. orr.
Beren ipuineko G. polizia-prefektuak metodo sofistikatuenak baliatzen ditu lapurtutako objektuak bilatzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 201. orr.
korsikako prefet (3); prefet ohi (3)
claude erignac prefeta (14); erignac prefeta hil (4); jaun prefeta (3); korsikako prefeta (4); paueko prefeta (7); pirinio atlantikoetako prefeta (3); prefeta bera (4); prefeta eta suprefeta (4); prefeta hiltzeaz akusatuta (3); prefeta hiltzeaz akusatutako (3)
dartout prefetak (3); jaun prefetak (6); paueko prefetak (11); pirinio atlantikoetako prefetak (17); prefetak esan (3); prefetak onartu (3); viau prefetak (3)
claude erignac prefetaren (6); jaun prefetaren (4); korsikako prefetaren (3); prefetaren arabera (5); prefetaren baimena (4); prefetaren erabakia (5); prefetaren gutuna (3); prefetaren hilketan (3); prefetaren hilketaren (3); prefetaren hiltzailea (3); prefetaren hiltzea (3); prefetaren jokamoldea (3); prefetaren manuz (9)
paueko prefetari (3)