Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ostegun arratsetan biltzen gara, Otsabideko komisarioaren gibeleko prefabrikatuetako gelaren batean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 14. orr.
Alegiazko bi arte-mota horiek emozioak nahi dituzte oroitu, baina emozio horiek aldez aurretik daude diseinatuta, prefabrikatuta, oinetakogilearen kasuan gertatzen den moduan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.
Ikasgelak ere falta dira eta klaseak emateko egoitza prefabrikatuak baliatu behar dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Emandako 19 geletatik, zortzi modulu prefabrikatuetan daude, eta lau urte dira erabiltzen ditugula. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Ore prefabrikatua labean sartu, berotualdia eman, eta gertu da kontsumitzeko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 190. orr.
Ogi prefabrikatu usaina izerdiarekin nahasturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.
Esaldiak, aldiz, pilean-pilean datoz, oilategi prefabrikatu bateko sailak balira bezala. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 193. orr.
"Formula" deitu dio unitate prefabrikatu horietako bakoitzari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.
Benetakotasuna: ez dezala irakurleak sentitu testu prefabrikatu baten aurrean dagoela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.
Botz-garagailuetik desira prefabrikatuaren herotsak estereotan hegaldatzen ziren, ene gaizki izatea multiplikatuz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Beti "Ados?" irribarretsu eta prefabrikatu batez galdetzen zidatela ea ulertzen nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
· Inurri lana eginez kopurua 28ra eramatea lortzen badute, gaur egungo prefabrikatuak ttipi geldituko dira. Berria - Euskal Herria 2004-05-09