Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrefabrikatu 1 izond eraikuntza bati dagokiola, aurrez puskaka ekoitzitakoa. ik prefabrikatu.

Eraikina metalikoa da, aurrefabrikatua, kutxazaineko txanda iristen zaidanean bostehun mila lira ateratzen ditut eta autora itzultzen naiz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Egitura aurrefabrikatua da eta orotara 12 laguni eskainiko die gaueko aterpea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

2 irud/hed

Itzartzean, begiak zabaldu orduko, ahots aurrefabrikatu batek iragarriko dizu ingelesez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

Hau da, teoria oralistari jarraiki, ahozko poetak unitate aurrefabrikatuez lantzen ditu bere lanak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

3 etxe aurrefabrikatu

One Week horretan, Buster Keatonek etxe aurrefabrikaturiko baten zatiak jaso ditu, dozena bat kaxatan antolatuta, ezkontzako opari lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus