Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizarik gabeko predikari bihurtu zen, pulpituak bisitatuz eta bere bihotz handia zabalduz premia zutenei. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 127. orr.
Saudi Arabiako meskitetan sermoia ematen zuten 900 predikari kargutik kendu dituzte. Berria - Mundua 2004-03-19
Predikari eta arima-artzain bezala ari izan zen, batez ere moja-komentuetan, Kolonia, Strassburg eta Basilean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Predikari gisa Genevara joan zelarik, ikastetxeko arduradun nagusi egin zuten, hots, ministro esaten zaiona. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ministro eta predikariak ohartarazten eta bultzatzen zituen apaltasun-egintzak obratzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.
Prelatu eta predikariek otoitzean eta egintza apaletan jardutea nahi zuen Nagusi eta predikariek beharrezko dituzten bertuteez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.
Predikarien Ordenako anaia baten eskariz, pasarte profetiko bat azaldu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.
Domingo santua, Anaia Predikarien burua eta fundatzailea, etorri zen kapitulu horretara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.
Azken urteetako eleberri horiek gerizpean eta kasik ahazturik geratu dira, bai beren predikari kutsuarengatik, bai Zolak Dreyfus aferan izan zuen esku hartze sonatuarengatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.
Bonok bere barnean daraman predikari arima ateratzen badu ere emanaldietan [...] alai eta hedonistak ere azaltzen dira kontzertuetan.. Berria - Harian 2005-08-09
Guziz ezagutu zioten alki saindutik mintzatzeko dohaina berezi bat eta denbora laburrez haren predikari fama urrun hedatu zen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 161. orr.
Predikari lanetan suhar higatzen anitzetan miretsi nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 194. orr.
Azeria hasten denean predikari. Herria 2004-01-22
Enplegu finkorik gabe ere, Agerrek arrakasta handia erdietsia zuen San Zerningo nahiz San Nikolas eliz parrokietan predikari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Elizkizun kartsua izan da, Pierre Moleres jaun apezpikua buru, Emile Larre ginuelarik predikari. Herria 2004-12-09
Bongo danborrak, predikari raperoak eta ohiko arazo tekniko zahar-berriak. Berria - Mundua 2004-10-24
Brecht, utopia sozialaren predikaria. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 17. orr.
Denak daude zoratuta: komunistak, faxistak, demokraziaren predikariak, idazleak, margolariak, elizgizonak, ateoak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.
Cachenaut apeza predikari, apez lagun multxo baten erdian, eta eliza bete beterik. Herria 2004-08-12