Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zuen sermolari horrek jendea senda dezakeela diozu? Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.
Gaur, gure sermolariak otoitz bat esango du, eta eskuak ipiniko dizkizu, eta dantzari baten pare ibiltzen hasiko zara. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.
-Sermolari atera zaigu, bai -ahalegindu da haria harrapa-tzera. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 61. orr.
Probintzia batera bere jarraitzaileei ezkutuan predikatzera datorren sermoilari kalvindarrak heriotza-zigorra bereganatuko du. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ez pulpituetako sermoilari arranditsua, talde txikietako hizlari hurbilekoa eta solas-eragilea baino. Berria - Kultura 2004-04-04
Gizon hori elektroshock baten tankerakoa da, sermoilari eta fanatiko on bat bakarrik izan daitekeen bezala. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 19. orr.
Meskitetako Batzordeko presidente Sale al Sadlanek ukatu du sermoilariok muturreko islamismoa sustatzeko mezuak helarazten dituztela. Berria - Mundua 2004-03-19
Erlijio islamistaren alderik irekiena sustatu nahi dute Marokoko zenbait agintarik, eta bide horretan aurrera egiteko 50 emakumeri sermoilari izateko aukera eman diete. Berria - Gaiak 2006-05-05
Gizona iluminatu bat da, eta sermolaria, baina zintzoa, bere fedea zabaldu nahi du: Jesukristoren predikazioa faltsua izan zen. Berria - Kultura 2006-02-14
Sermoilari-sektaren bateko kidea etxean hartu duelako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Apez sermolaria "bizkaitarra" Arana Goirizale edo jeltzale zela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.