Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian horrexegatik egin dute Donibane Lohitzuneko abertzale eta euskaltzale guztiek, ortodoxiatik praxirako jauzia. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 52. orr.
Jesusen eta ikasleen mezua eta praxia gaurkotu, oraina argitu eta geroa birsortzeko... Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.
Azalpena garapen horren kontzeptu pragmatikoen -praxiari loturikoen- inguruan gauzatuko da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Subiranismoak praxi erreal batean sartu behar du, eta horretarako gutxieneko akordioak iritsi behar dira, hori posible izateko aukera argiak badaudelako. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Eta zientziaren praxia arazo-ebazpen jarduera da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Praxi politiko eta ekonomikoa erabat antisubiranista da. Berria - Ekonomia 2004-05-16
Modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da, eta hura aurrera eramateko hala teoriaren nola praxiaren oinarriak jarriko ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
Ez dut handinahikerietan sinesten, teoriaren gainetik, praxia nahiago izan dudalako beti. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.
Azterketa horren emaitza, berriz, Erretorika izan zen: diskurtsogintzaren nondik norakoak argitzen duen teoria, aldi berean diskurtsogintzaren praxia hobetzeko bidea ematen duena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 137. orr.