Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pozoitsu (orobat pozointsu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pozoitsu agertzen da) 1 izond pozoia duena, pozoiez betea. ik edentsu; pozoidun.

Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara, basapiztiak oinazpian hartuko.  Elizen arteko biblia   Sal 91,13

Eta erakutsi zion perretxiko onak eta pozoitsuak bereizten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi.  Elizen arteko biblia   Heb 12,15

Ez du harrapatuko, ez, zure gezirik pozoitsuenak ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

Hiltzeko bere metodoak harrigarriak dira benetan, letagin beldurgarri eta pozoitsuez gain, basiliskoak begirada hiltzailea baitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Aire kiratsu eta pozoitsu honekin ez dira biziko!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 234. orr.

Multinazionalak uko egin zion hasieran gas pozoitsuaren konposizio zehatza zabaltzeari.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Pentsa daiteke lohi horiek garraiatzen dutela onkailu kimikoek baino aise elementu metaliko pozoitsu gehiago?  Herria   2003-11-06

Aurkitzen dira, berebat, hilgarriak diren urak ere, lurreko zuku kaltegarriak zeharkatzeagatik beren baitan indar pozoitsu hori jasotzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Ke-bolada ezinago pozoitsu bat zetorren atmosferaren goialdetik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Karbono monoxidoa pozoitsua da, odolean oxigenoa garraiatzea galarazten baitio hemoglobinari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Amoniakoa pozoitsua da ia bizitza-forma guztientzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

-Ez al da pozoitsua-edo? -galdetu zuen Morse andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

2 irud/hed

Billy, a ze mihi pozoitsua zurea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Ezpata bezain zorrotza dute mihia, geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak.  Elizen arteko biblia   Sal 64,4

Ikusiak ikusi, beste askok buruan duten irudia paperean jarri baino ez du egin egunkari pozoitsu horrek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 83. orr.

Egunkariko lankide ohia nuen Tomas, eta hala izanagatik, lanbide pozoitsu honetan aurkitu dudan lagun bakarrenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Bederatzigarren koadroan ezker horman itsatsitako pilota pozoitsua eraman beharko du.  Berria - Kirola   2006-03-24

Bere bulegotik zuzendariarekin irteterakoan, begiratu pozoitsua egin zien Snapek Harryri eta Roni.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.

Opari pozoitsuei zaila da kokagunea aurkitzen norberekoikeriaren apalategietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

Polemika hori pozoitsua da erabat, eta bizi garen garai hauen miseria erakusten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gas pozoitsu (3)

suge pozoitsua (3)

suge pozoitsuak (3)

suge pozoitsuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus