Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pozoidun 1 izond pozoia duena. ik pozoitsu.

Sutara botatzen dute onddo pozoidun jakin bat, suarekin batera aireetara joanik, espiritu gaizto guztiak pozoiz kutsatuta uxa ditzan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Gas kutsatua franko, auskalo zenbat, tximinietatik gora, eta ur zikin pozoidun gehiegi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Horixe baita, azken funtsean, zeloen azpian narratsean ibili ohi den suge pozoiduna: jabetasun sentimenduak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 210. orr.

Ai, animalia pozoidunek betetzen dute lur osoa, eta ez da gizon zuzenik bekaiztien haginkadari ihes egin diezaiokeenik!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

2 mihi-pozoidun mihia pozoiduna duena.

Bartzelonako auzo gorriko kale bakarti batetik bakar-bakarrik nindoala, gezurrezko pistola bat eskuan, mihi-pozoiduna agertu zitzaidan, bat-batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 148. orr.

Baina lotsak berehala egin zion tokia errabiari, mihi-pozoidunak, handik gutxira -abenduko lehen egunetan, ausaz- halaxe esan zidanean:[...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mihi pozoiduna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus