Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
potola (orobat pottola) izond emakumezkoez mintzatuz, potoloa. ik potolo 2.
Lentejuelez hornitutako soineko bat jantzirik zuen emakume potola bat sartu zen, haiek orein-adarrez apaindutako jangela handi bateko mahaian eseri ondoren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.
Potola eta moztaka zen, eta hitzaldia ematen ari balitz bezala hitz egiten zuen beti. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.
-Tira, potola, ea dakizuna kantatzen duzun. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 136. orr.