Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potolo (orobat pottolo g,er.) 1 izond adkor gizena, lodia. ik totolo. (gizonezkoez)

Obispoarengatik galdetu zigun, nolakoa ote zen, altua, baxua, potoloa, argala, zenbatsu urte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Berrogeita hamar urte inguruko gizon potolo batek irribarre polit bat itzuli zidan, gizabidetsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Gizon potoloa baino gehiago, lodikotea zen taxista.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

Izerditzen hasitako ume potolo batek erdi irrikaz erdi angustiaz begiratzen du, aldiz arbolen itzalpe urrunari, aldiz autobusak agertu beharra duen bide-zatiari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Doi-doi kabitzen zen barruko arropa zurien azpian, troxetan bildutako umegorri potolo bat zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

"Zer duzu, Iñaki?", galdetu dio Amaiak, eta, potoloak ezer esaten ez duenez gero, galdezka ekin diote beste guztiek ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Bere lagunak, bibote-itzal bat zuen potolo bizkarzabal batek, ukondoa ukitu zion eta hitz batzuk xuxurlatu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

"Potolo zikina! hiregatik galdu diagu".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

"Jainko potoloa!" entzun zitzaion marmarka doktoreari.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 284. orr.

Halako giza piltzar potoloa bihurtu zen, nire nahien eta apeten menpe erabat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

· Urde potolo hura jantokian sartzera zihoan Mikelek berriro besotik heldu zuenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

2 (emakumezkoez) ik potola.

Hamar minutu pasatu baino lehen, azaldu zen mojaz jantzitako emakumezko potoloa, Ama Begoña zuzendaria.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 152. orr.

Andre potolo bat etorri zen nire eskuinean jesartzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Augustinek prest zegoela zioen, barreka, haurtzaroa utzi gabeko neskatxa potolo baten gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Emakume hau, hondatua dirudien emakume potolo hau da hunkitzen nauena eta maite dudana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Neskame potoloa etorri da aurrena bere onera: ez du irudimenik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 118. orr.

Lisa potoloak dirua sakelan sartuko dizu egunen batean, eta kendu egingo dizu berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.

Amak aski garbi esana zion "aita-amek larrua zartatzeraino janarazi eta janarazi egiten zioten neskato potolo" harekin jolastea debekatua zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Berriz ikusi nituen, tupustean, Chez Camille ostatuko neska potoloa, Achille jaunaren aurpegi aztoratua, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.

3 (bestelakoez)

Portzelana txinatarrezko katakume basati bat, oldartzeko zorian beti, portzelana txinatarrezko sagu potolo eta babesgabe baten gainera. Haren esku potolo arrosa-biziek arintasun bigunez ukitzen zituzten okelak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Zakil lodi eta potoloa sentitzen nuen hatz artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

Dudleyk hogei librako billete berri-berria zeukan bere ukabil potoloan estututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Quenuri laguntzen zion batzuetan, hesteei eusten zien bere hatz potoloekin, mutilak okelaz eta urdaiz betetzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Arteetan tanta potoloren bat lerratzen zaio matelan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 96. orr.

San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Tximinia potolo eta karratua zen, aho zabalekoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Harri horiek borobilean jarri, txotx ihar batzuk bilatu, enbor potoloagoren bat ekarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Balzacen Giza Komedia-ko 85 tituluak bost liburuki potoloetan biltzen zituen edizioa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 48. orr.

Garestia, atzamar batean daraman eraztun potoloa bezalaxe.     «Bizia lo», 2003 - 63. orr.

Igandeko murmurio potoloa jabetu da guztiz notarioen karrika honetaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Ideia bati eusten genionan, nork bere konpromezuari, hitz potoloak erabiltzen genitian-eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 182. orr.

Garestia, atzamar batean daraman eraztun potoloa bezalaxe.     «Bizia lo», 2003 - 63. orr.

4 irud/hed

Gero bazkide potoloak bilatu behar izan genituen eta ez zen nahikoa izan.  Berria - Kirola   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume potolo (8); emakume potolo bat (3); gizon potolo (4); hitz potolo (6); lan potolo (3); mutil potolo (4)

behatz potoloa (3); hatz potoloa (4); jainko potoloa (4); liburu potoloa (3); otso potoloa (3); sari potoloa (3)

emakume potoloak (4); hitz potoloak (11)

sari potoloena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus