Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potente 1 izond ahalmen handikoa.

-Potenteak dira lanparak?  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 167. orr.

Ezin eskatuko diegu haiei ordenadore potente baten ziurtasunik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 389. orr.

2 irud/hed

Esan zion erle guztien ama dela erlama; erlerik potenteena dela erlama.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.

Kutrea bai, baina han arnas zitezkeen kontzertu potente baten osteko izerdi kiratsa nahiz arrakastaren lurrin berezia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Oso dibertigarria da, jendeak barre asko egiten du, baina atzean istorio potente bat dago.  Berria - Kultura   2006-03-17

Argudio potenteagoren bat eman beharko didak Clapton kentzeko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

Liburuki potente hauetako inon ez da azaltzen, mairuak hain beldur jartzen zituen fabrika hilkor horren gutxi gorabeherako ideiarik ematen duen marrazkirik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Jende dexente, soinua potente, giro ederra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

3 tente potente ik tente.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus