Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldea handiagotu zuten Mikel Strogoffek eta haren bidelagunek, eta alde hori garrantzitsua izan zitekeen oso, hurrengo postan zaldi gutxi edukiz gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.
Egun hartan, arin eraman zuten tarantasa postatik postara txandakatzen ziren iemstxikek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.
Ontzi bat pleitatuko nuen nire lehengusinaren kontura, edo postan joango nintzen hogei kopek ordainduz verstako eta zaldiko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.
Podaroshna bat ez da postako zaldiak hartzeko baimena besterik; baina Mikel Strogoffek ezin zuen noiznahi erabili. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.
Merteuil andreak prestakizunak egin zituen, eta bakarrik partitu zen gauez eta postako orgaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 531. orr.
Ez zen tarantas bat, ezta telega bat ere, postako berlina bat baizik, hautsez zeharo estalirik, eta ordurako bidaia luzea egindakoa inondik ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.
Euri-tantak postako bide hautsez betea bustitzen hasiak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.
Bi zalgurdi hornitzea gehiegi izango zen agian postako nagusiarentzat, bai behintzat epe laburrean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.
Entseia hadi orobat gutunak postara eramaten dizkion sehiaren adiskide egitera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 328. orr.
Azkenean, gutunak postatik heldu ziren orduko, 27ko zure gutuna eman zidaten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.
Prelatu-pila batek posta-zaldi publikoak erabili dituelako, beraiek 'sinodo' deitzen dituzten horiek direla eta, harat-honat bizkor ibiltzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Benetako posta zaldi bat bezain agudo ibiliko zara! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 157. orr.
Trena, posta kotxeak, lurrun ontziak, zaldiak, denen eskura zeuden, eta, hortaz, baita tsarraren mandatariaren eskura ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Posta-mutila hil, mandoak eraman, gurdia hustu eta bidaiariak atrakatu dituzten ohoin batzuek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.
Posta gidari bat, iemstxik bat, hango hizkuntzaz esanda, arduratu zen zaldiak lotzeaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.
Bera arduratu zela posta-geltoki guztietan ordezko zaldiak prest egongo zirela ziurtatzeaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.
Posta zerbitzuaren bide nagusia da, ongi zaindutako zaldiez hornitua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.
Irkutsketik hariaren adar bat Kiatkara doa [...] eta handik Pekinera hamalau egunetan eramaten ditu mezuak posta zerbitzuak, hogeita hamar kopek hitzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.
Horrelako baserriak makina bat badira Euskal Herrian, garai batean ostatu edo posta-leku izandakoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Postak guztira 17.000 bulego dauzka Frantzia osoan zehar banatuta. Berria - Ekonomia 2004-08-20
Estatuak bihotz zabalez onartu dio postari banko zerbitzu baten idekitzeko moldea, hots orain arte jada postan egin daitezkeen diru operazio guzien legestapena. Herria 2004-01-08
Bai iritzi artikuluak, bai marrazkiak TKTri bidali beharko zaizkio posta arruntez edo posta elektronikoz. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Nire etxejauna, lanbidez postako funtzionarioa, aski goraki ari zen hizketan kanpotarrarekin pasilloan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 30. orr.
Postako zigiluen bilduma bat nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 191. orr.
Tabakoa postako zakuetan ekartzen zuten. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 63. orr.
-Igandeetan ez dago postarik -gogorarazi zien etxekoei. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.
-Heuk etorri beharko duk Parisa materialaren bila, hori ez zagok eta postaz bidaltzerik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.
Van Daan andrea: ingeles ikasten ari da, postaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.
Bere emazteari gutunak idazten dizkio, eta, hori gutxi balitz, sarri ditu postazko harremanak beste zenbait pertsonarekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.
Harentzat ederrena, halako harreman antzu bat postazko erlazio bihurtzea zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.
Hona gaurko posta, Shiranai jauna. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.
Arratsaldeko postarekin iritsitako egunkaria irakurtzen bukatu zuen Pepponek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 330. orr.
Azpil batean, pilatutako posta ekarri zion. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.
Goizean, patxada ederrean postari begiratu bat eman, gero kafetegira joan eta kaleko joan-etorriari so egon. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
Musuka berriro hura, nik postako gutunak gainbegiratzen niharduela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.
Une hartantxe, posta iritsi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.
Joandako bi urte eta erdian haren posta-helbidea Joliet-ko espetxe federala izana zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.
Familian egon izan zen diru bakarra aitak posta-bulego nagusian posta-sailkatzaile zeukan lanpostutik astero etxera ekarri ohi zuen soldatakoa baizik ez zen izan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.
Zerbait markaren atxikitzeko hala ere, edo herriko etxean, edo ostatu batean edo zerbitzu zentroan horrelakorik baldin bada, "posta puntu" bat ezarriko dute. Herria 2004-01-08
Paueko Posta zuzendaritzan zen auzotarren elkarteko buruzagiekin irailaren 21ean. Herria 2005-11-03
Astebeterik ez zen pasa posta-gizona El Rosal-en agertu zenerako. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 96. orr.
Gizakiren batek botatako posta-zigilu bat irakurtzen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.
Oihu egin zuen gorantz, posta-seilu baten tamaina zuen argiunerantz, tranpola irekirantz, alegia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.
Hiru tanke ziren, Lousianatik, Baton Rougetik, posta paketez helduak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Internet bidez posta zerrenda bat sortu zuten. Berria - Kultura 2006-04-08
Kopuru hori posta-giroz bidaliko da bitarteko bizkor eta seguruagoa delako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 167. orr.
Zorionez, garai hartan ez zegoen artean airetiko loturarik edo errepide erregularrik eta posta-zakuak ahal zuenean egiten zuen aurrera. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Bepek posta bidezko takigrafia ikastaro bat eskatu du akademia batera, Margotentzat, Peterrentzat eta hirurontzat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.
Gutunazal bat heldu zitzaidan unibertsitateko barne-postaz. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 175. orr.
Mintzaldia ezin izan diat gaur arte jaso, baina honezkero aire postaz igorria duk. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 76. orr.
Horrekin batera, hegazkin-postaz, 50 Kg., berorren kostua arren gure kontutik eta abar. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.
Ezpeleta ez da hain handia, merkatu plaza bat baizik ez dauka eta posta bakar bat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.
Postan ematen zizkidaten zaku berezi batzuetan sartzen nituen liburuok eta itsasontziz Deustuko Unibertsitatera igortzen nituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 69. orr.
Berak ordea, kannada hizkuntzaz bakarrik daki idazten eta postan hizkuntza horretaz idatzitako eskutitzik etxera ez dela iritsiko esaten diote. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 144. orr.
Merkatu plazaren aldean, toki ederra dago autoen uzteko, Postaren aitzinean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.
Errazu, Agata, postara behar nuke arratsalde honetan: jinen zara enekin? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.
Postara jo zuten kontu korronte bat irekitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.
Batzuetan postan 9 orduz aritzen naiz, eta beste batzuetan, 6 orenez. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 288. orr.
Ordenagailua piztu eta posta zabaldu zuen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.
Ez bakarrik posta bidaltzerakoan, esaterako, munduaren mutur batetik norbaiti idatzi eta berehala har dezakegulako erantzuna, edo aldi berean egon gaitezkeelako pantaila bidez elkarrizketa idatzia egiten milaka kilometrotara dagoen norbaitekin, [...]. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 155. orr.
Neskak mezu elektroniko pila bidaliko dizkio, irudi, ahots-artxibo eta guzti, postak gainezka egin arte. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.
Berriz ere irakurri ondoren, gauza batzuk aldatu ditut eta e-postan jarri dut bigarreneko aldiz, oraingoan hartuko duzulakoan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 62. orr.
Ez dakit konturatzen garen zenbat eta zenbat txiste, istorio eta ipuin barregarri heltzen zaizkigun e-postaren bitartez. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 102. orr.
Zer esan denborarik eza aitzakiatzat jarri eta eskuz idatzitako gutun luzeari erantzunez e-posta triste bat bidaltzen dutenei buruz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 150. orr.
Ekintza txiki sinbolikoak, hala nola hil-mezua idaztea, hitzak eta izenak aukeratzea, argitaratze epea errespetatzea, lerroak kontatzea, e-posta garaiz iritsia zela egiaztatzea, egunkaria erostea, eskela non argitaratu zuten ikusteko eta oker handirik ez zela ziurtatzeko... Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.
Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan behatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Posta elektronikoa zabaldu..., eta bat-batean iritsitako azken mezuen zerrenda agertzen zaio begien aurrean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.
Posta elektronikotik bidaliko nioke. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 69. orr.
Neskak posta elektronikoaz bidaltzeko eskatu dio, edo bestela faxez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 119. orr.
Presako mezu bat duzu posta elektronikoan. Berria - Harian 2005-04-05
Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Posta elektronikoaren bidezko sedukzio jokoaren ondorio bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.
Ordenagailu gelan euren posta elektronikoko helbidea kontsultatzeko aukera izan zuten arte. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 100. orr.
Tel/faxa 05 59 25 77 54; posta elektronikoa: euskara@club-internet.fr. Herria 2001-07-05
-Badaukat zure posta elektronikoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 145. orr.
Emazte xaharrari bizpahiru posta karta erosi dizkiot zigilu sari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
Telefonoa eta posta kodea paratu dituzte, joateko aukera ez dutenek botoa delegatu dezaten: 902 54 00 43, 170 Donostia. Berria - Kirola 2004-12-17
Posta-kutxa baten zenbakia eman nizun. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.
Helbidea: Hizkuntza Kontseilua, Posta Kutxa 16, 64480 UZTARITZE-USTARITZ. Herria 2003-02-27
Torturaren Kontrako Taldea (Agirika) Posta Kutxa 113. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Idatzi Balançoneko H.G. posta kutxara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 60. orr.
Vilmak postariaren eskuetatik jasotzen zituen beti eskutitzak, eta jakin-min bereziz aritzen zen haietan kuxkuxean; posta-kutxako giltza ere berak gordetzen zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Posta-kutxan propaganda baizik ez du aurkitu, eta partiduko idazkaritzako gutun bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 53. orr.
Eraikina berria zen, postakutxetako izenak irakurri zituen, kutxa bakoitzean koloretako kartulina zatitan eskuz idatzirik izen bat edo bi baitzeuden: Pedro Gonzalez Aller 1-A, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 174. orr.
Agur esan zion lehengusuari, eta ate ondoan zegoen posta-kutxari erreparatu zion. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 195. orr.
Hamar minutuero posta kutxara jaisten nintzen, postariak zerbait utzi ote zidan ikusteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.
Baina dena txukun-txukun zegoen eta! zilarrezko txanponen platera, haren ondoan bi eraztunak, koralezko katea, posta-kutxako libreta eta bi estanpak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 17. orr.
Vienako diagnostiko-zentro baten postalaster batekin hasi zen; oso modu gizalegetsuan idatzirik zegoen, ohartarazpen bat areago kexabide bat baino Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.
Gutun-azaletako zigiluek gutuna nondik bidalia zen argi eta garbi adieraztea zen gauzarik bitxiena: Kubatik bidaliak ziren, eta posta markatan jarrita zeuden datak garai ezinezko batekoak ziren. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 20. orr.
Posta marka zaharrena zuen gutuna kutxa haren barne-barnean zegoen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Posta-mutila hil, mandoak eraman, gurdia hustu eta bidaiariak atrakatu dituzten ohoin batzuek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.
Zortzi ilabetez posta-mutil bezala hor lanean ari niz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.
Maioralak, postamutilak eta mandamutilak mandoen atzetik ekin diote, biraoka eta gurdia utzita. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.
Hamaika urterekin, posta ontzi batean itsasoratu zen Indiara joateko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.
Helbidea lorturik, bertatik bidali nion, posta-truke pertsonal gisa, Se questo è un uomo neure liburuaren aleman itzulpenaren ale bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.
Trajano enperadoreak eta haren goi-mandatari zen Pliniok Bitinia eta Pontoko probintziako kristauen sekta ilun baten tratamenduaz izandako posta-trukea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.
Bere obretako pasarteak, pasarte autobiografikoak eta Eugenio Coselschi idazkariarekin nahiz Vallechirekin 1922tik 1927ra bitartean izan zuen posta trukea jasotzen ditu. Berria - Kultura 2004-06-08
Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela Berria - Gaiak 2004-06-23
Posta-txartel bat, non kostaldeko paisaia bat ageri baitzen: arrantzale batzuk nasan, ilunabarreko zeru gorri ilun baten argia atzetik zutela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.
Oso gutxitan idatzi zigun atzerrian izan zen bitartean, eta gehienetan posta-txartelak baizik ez. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Aitak Portobelotik bidali zion posta-txartel hura ezin egokiagoa da horretarako: hondartza zabal bat jenderik gabe, itsaso urdina, palmondoak eta, hondartzan, piraten erasoetatik babesteko kanoiak. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.
Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.
Turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.
Bai, bai, berehala bidaliko dizut posta-txekea... Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 212. orr.
Bi kaxa lapurtu dituzte, berrogei florinekin, posta eta banku txeke hutsak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.
e posta (3)
ako posta egoitzan (3); posta arruntez (3); posta bidez (11); posta bidezko (7); posta bulego (15); posta bulegoa (7); posta bulegoak (8); posta bulegoan (10); posta bulegoaren (5); posta bulegoen (14); posta bulegoen aintzinean (4); posta bulegoetan (3); posta bulegora (4); posta egoitzan (14); posta elektroniko (8); posta elektroniko bidez (4); posta elektronikoa (34); posta elektronikoak (6); posta elektronikoan (6); posta elektronikoaren (11); posta elektronikoaren bidez (5); posta elektronikoko (5); posta elektronikoz (14); posta gastuak (3); posta gelan (4); posta geltoki (5); posta kutxa (9); posta plazan (6); posta trukea (3); posta txartel (9); posta txartel bat (3); posta txartelak (8); posta txostena (5); posta zerbitzu (5); posta zerbitzua (8); posta zerbitzuak (10); posta zerbitzuaren (6); urruñ
postako barroki (3); postako langile (4); postako langileak (6); postako langilek (3); postako nagusiak (6); postako zaldiak (3)
postaren aintzineko plaza (5); postaren aitzinean (3)
postaz bidali (5); postaz igorri (4); postaz igortzen (5)