Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutuneria 1 iz gutun multzoa.

Paperen eta liburuen gordailua, berriz, txostenak eta gutuneria, esate baterako, kale-muturreko biltokira eraman genuen, 93ra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Gutuneria ugariaz gain, bere lehen liburuak idazten hasten da Donatien.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Hurrena, Atlantiko Itsasoa zeharkatu eta Riora, bertan sukurtsala baitu konpainiak; han gutuneria-eta utzita, Buenos Airesera, konpainiaren sukurtsala ez ezik, britainiarren enbaxada ere bertan baitago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

2 gutun trukea.

Elkarren arteko gutuneriaren bidez.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.

Enbaxadaren eta Estatu Idazkaritzaren arteko gutunerian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

Garai hartako gutuneria oparoari esker, frogatua dago Verritarren bultzada eta liburuan izan zuten eragin zuzena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus