Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porru1 1 iz baratxuriaren familiako landarea, baratzean lantzen dena, erraboila luzea eta bakuna, hostoak lauak, luzeak eta meharrak, eta loreak zuri gorrixkak dituena, egosia jaten dena (Allium porrum).

Eltzekarirako barazki sorta lotuak ere saltzen zituen: lau porru, hiru azenario, txiribi bat, bi arbi, bi apio hosto.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Porruak garbitu, azenarioa zuritu eta txikitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

Porru gordin baten zuztarpeko bixarrak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 75. orr.

Porruarekin ondo etortzen da beti ere patata.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.

Porrua ere astiro egosi delarik, errezetaren bigarren urratsa azaltzen has gintezke.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uraza, tipula, porru eta apio ildoek berunezko soldaduen desfile bat ematen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Porru pastel bat egiteko, izenak berak dioenez, porru sorta fresko bat behar da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 106. orr.

Eltzean dagoen porru eta besamel oreari gatza bota behar zaio.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 115. orr.

Porru-bizarrak eta baratzuri-azalak...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.

3 frantses porru ik frantses 8.
4 porru eginda/eginik oso nekaturik.

Gaur gauean porru eginda nago, porru eginda, benetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.

Bi egunez basatasunera itzuli ondotik, nire gorputz hiritar usadio gabea porru eginda egoten zen igande iluntzean zibilizaziora bueltatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Pozik nengoen hilekoa berriro normaldu zitzaidalako, baina beti bezala porru eginda uzten ninduenez, oso nekaturik nengoen eta ez nuen kemenik, deusetarako ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.

Gizona astindualdi latz batekin bizitza guztirako porru eginda gelditzen da... ni nagoen moduan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Etxera itzultzean, euritan blai eta porru eginik, azalpen lausoak eta gezur garbiak erran behar izan nizkion negar batean aurkitu nuen amari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 100. orr.

Bai, samurkiro maitatu ditugu gure hildako maiteak, baina akiturik, leher eginik, porru eginik utzi gaituzte aldi berean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

5 porru-patata (orobat porrupatata; Euskaltzaindiaren Hiztegian porru-patata agertzen da) pl porru eta patatekin prestatzen den janaria.

Porru-patatak jartzen dizkigu Gabrielak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 55. orr.

Juanak berehala porru patatak zerbitzatu dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Mikelen ukitua porrupatatei.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

6 porrua sartu engainatu, atzipetu.

Sartu diguten porrua, tamainakoa da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Baina hori esatean alkateak porrua sartu nahi zigun, besterik ez, eta hortik jo zuen erreformak oso salmenta zaila zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

porru eginda (22); porru eginda nago (5); porru eginda nengoen (3); porru eginik (3); porru eta (5); porru pastel (4); porru pastel bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus