Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harresiak deuseztu eta desegin zizkietela eta jauregiaren bi muturretan zeuden defentsarako dorreak porrokatu eta eraitsi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Tamala duk, gero, gu zoriontsu samar izateko mundua gerra odoltsu batean porrokatu behar izatea! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.
Eufrates ibai ondoko Karkemix hirira iritsi zelarik, Babiloniako errege Nabukodonosorrek porrokatu egin zuen. Elizen arteko biblia Jr 46,2
Jendea sakrifizioak eskaintzera behartzen zuen funtzionarioa ere hil egin zuen, eta aldarea porrokatu. Elizen arteko biblia 1 M 2,25
Joab bidali zuen Dabidek, ofizialekin eta Israelgo soldadu guztiekin, amondarrak porrokatzera eta Raba hiria inguratzera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.
Orro, sakre eta mehatxuei lotu eta muturra porrokatu nahi izaten diote elkarri. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 46. orr.
Hitz huts batez porrokatu eta txiki-txiki egin zaitzakeen sultanaren alabarekin ezkondu nahi ez duzu ba! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 218. orr.
Tetraziklinak porrokatu egin zituen jendeak gorputzean zituen bazilo arriskutsu guztiak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Justizia gizakiaren ilusio bat da; funtsean, porrokatzea da dena, sortzea da dena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.
· Eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 216. orr.
Sufrimendu horrexek berak porrokatu zuen ene bihotza. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 346. orr.
Hasanek gogotik besarkatu zuen, emakumearen hankartean barneratu, eta kanoia hartara zuzendurik, harresiaren kontra tiro egin, eta halaxe porrokatu zuen gaztelua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.
Bere karrera akademiko guztia eman zuela estereokimika arloan zebilen teoria bat porrokatzen, ez esperimentuz, argitalpenez baizik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
Ez sumindurari utzi gure amodioa porrokatzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 252. orr.
Harritu egiten zen emazteak bere asmoak porrokatzeko egiten zituen ahaleginekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.
Harreman hori porrokatzera datorren hirugarren pertsonarena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 188. orr.
Erraz mendekatu ahal izango baitzituen sufriarazi zutenak eta bizitza eroso eta zoriontsua porrokatu ziotenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.
Sendagileak, baina, oharpen eta gomendioen poderioz, haren ilusioak porrokatu zituen eta bizitasun doi bat besterik ez zitzaion geratu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.
Lurra kiniela boleto porrokatu eta txikituz beteta dago, itxaropenarekin beteak izan diren zaldi lasterketen apustu-txartelak txikituta eta zimurtuta daude orain. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Etxetto zapal goibel hura egoniko lekuan egurrezko habe eta adreilu pila itxuragabea agertu omen zen, inguruko eraikin porrokatuetatik nekez bereizten zena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 15. orr.
Galindez ofizialari agindu diote armada porrokatu hartako gizonak multzo bitan banatzeko aginduak ematea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 110. orr.
Gasolindegiak, auto-saltokiak beren banderaño eta zurezko hesiturekin, auto porrokatuz metatu txatartegiak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 263. orr.
Muslari trebeak ziren segur, baina oroz gainetik euskaldun porrokatuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.
Langile porrokatua eta hitzekoa. Herria 2003-02-13
Erretzaile porrokatua izan arren, ez zuen nire aitaren aurrean, ordea, zigarrorik ateratzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 429. orr.
Haren miresle porrokatu izan ziren hasiera-hasieratik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Izan ere, Manuel ez zen sekula edale porrokatua izan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.
Mutilzahar porrokatu paradigmatikoa genuen bertsolaria bizitza errealean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.
Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea, baina harekin ezkontzeko zorian egon nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.
Izan ere, munduan bizi zela, goiko ondasunen maitale porrokatu honek ez zuen munduan ezeren jabetzarik nahi izan, ona bere osotasunean beteago eta alaiago eduki ahal izateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.
Pentsatzen dut sinatu duela bertze norbaitek -jakobino porrokatua, dudarik gabe- idatzi ziona. Herria 2003-03-20
Nire nebak txoro-txoro egina nindukan, sorgindua nengoen, haren fanatiko porrokatua nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Uste zen etorkin guztiak, edo Europatiko etorkin guztiak, behintzat, berehala bihurtuko zirela amerikar abertzale "porrokatu". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Rothschild edo Rockefeller edo Ford edo Morris edo Mendebaldeko beste edozein aberats porrokatu bezain aberatsa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Argiaren zale porrokatua da urkia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Tripazaku galantak, txantxa eta trufazale porrokatuak, zorionean bizi ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.
Errepublikazalerik porrokatuenetarikoa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.
Handik aurrera jardun porrokatuan tematu zitzaion Mentxuri botikadenda propioa zabaltzeko eta zabaltzeko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
demokrata porrokatua (3); erretzaile porrokatua (4); etsai porrokatua (6); langile porrokatua (12); musikazale porrokatua (3)
langile porrokatuak (3); mozkor porrokatuak (3)