Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porroskatu, porroska, porroskatzen (orobat purruskatu g.er., purruskatu g.er. eta purruxkatu g.er.) 1 du ad porrokatu. ik xehatu; suntsitu.

Mendeen higadura ez da debalde izan guretzat: porroskatu gaitu...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 111. orr.

Ministroak libratzera edo erreboltariei oldartzera entseatuz gero, indar aski bazutela gogor ihardukitzeko, baita Garrüze goitik beheiti porroskatzeko ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Giriek, atzera beharretan abandonatu behar izango zituzten eskualdeak eta etxaldeak erabat porroskatzea erabaki zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 231. orr.

Murruak eraitsi eta porroskatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Erroak hor genituen Afganistanen, erro deseginak, erro ezabatuak, erro galduak Talibanek porroskatu dituzten budisten harrizko iduri alimaleekin.  Herria   2003-11-13

Egia zen, beraz: bi hegazkinek jo zuten dorre bikien kontra, eta hauek porroskaturik erori ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

2 (da ad gisa)

Autoa bertan porroskatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Kolpe lehor bat jo lurraren kontra, eta [Pedro Páramo] goitik behera porroskatuz joan zen bertan, harri pila bat balitz bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 164. orr.

3 irud/hed

Horra bi esalditan nire goi-asmoak porroskaturik, nire balizko harrotasunak lurrarekin berdindurik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 31. orr.

Esperantza porroskatua denean ere, beti gelditzen dira esperantzazko papurrak.  Herria   2004-12-23

4 (era burutua izenondo gisa)

Bizitza horixe baitzen: gorputzaren galera, arimaren galera, giza galera porroskatua, azken finean porrota.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Galdea galdekatzen ari da beti eta beti, galdea errepikatuz, moztu-itzulikatuz [...] galdeka zer galde duen, iduri bestelakatuz baina ez aldatuz, puskatua, galde porroskatua, ezin jasana baitu berak erantzunik gabeko galdea izaitea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus