Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pornografia iz 1 jarduera sexual esplizituen agerpena, sexu kitzikapena helburu duena.

Ondorioz, pornografiaren sarean erortzeko aukera handiagoa dute.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Zehaztu beharko da zer esan nahi duen "pornografia" hitzak, eta ez da batere lan erraza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Erotismo eta pornografia terminoak ez dira irizpide egonkorretan sustraitzen, abiada ikaragarrian aldatzen direnetan baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Pornografia politikoki zuzena eskaintzen da hoteletan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 311. orr.

Pornografiazko liburuak irakurtzen ziren, bere transzendentaltasunagatik beragatik barregarria zen pornografia bat zekartenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 227. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik pornografiko.

Joan zen martxoan, 40.000 pornografia iruditik gora aurkitu zituzten hango ordenagailuetan. Interneteko pornografia orrietan sartzea aldizkari infinitu batean murgiltzea bezala duk.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.

Erabiltzaileei Interneten zer edo zer bilatzen ari direnean pornografia gaiak zenbatetan agertzen zaizkien jakitea.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Pornografia delituen kartzela zigorrak aldatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Etxeak miatu dituzte Gipuzkoan, haurren pornografia sare zabal bat ikertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Erresuma Batuko taldearen arabera, 1988az geroztik,%1.500 gehiago dira pornografia kasuak.  Berria - Gaiak   2004-01-13

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gutxi harritu, denda saldu eta sarean haur-pornografia saltzen hasten banaiz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 52. orr.

186 gizon, hiru apaizak, salaturik Italian, haur pornografia dela eta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 199. orr.

Herritar asko jakin-minagatik sartzen da haur pornografiako edukiak dituzten web orrialdeetan.  Berria - Harian   2005-07-13

Ume pornografiaren gune nagusia Internet bada ere, delitu horrek baditu beste bide batzuk.  Berria - Gaiak   2004-02-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus