Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pornografiko 1 izond pornografiari dagokiona. ik porno; pornografia 2.

"Pornografiko" etiketa jartzen zaiola garai jakin bateko eredu kulturalak onartu nahi ez duen guztiari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Baimenduta dagoena da erotikoa, araua gainditzen duena pornografikoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Helduendako komikiak eta aldizkari pornografikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Show erotiko eta pornografikoz beteriko kalea zen 42.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Badira, ordea, irudi pornografikoak doan eta inolako daturik eskatu gabe banatzen dituztenak ere.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Liburu erotiko eta pornografiko ugari irakurri ditut, oso txarrak gehienak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Kartzelara hezitzaileak eta liburu eta argazki pornografikoen saltzaileak!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Aldizkari pornografikoaren kontu harekin ez nintzen hain aise libratuko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Bideo pornografikoak ematen dituzten ostatuetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 60. orr.

Material pornografikoa egiteko 13 urtetik beherako haurrak erabiltzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Ehun disko gogor baino gehiago eta milaka disko konpaktu eta DVD, «eduki pornografikoekin», Espainiako Poliziaren esanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Nire helburua testigantza pornografiko bat ematea zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 162. orr.

Gazte zela hainbat gizonekin izaniko sexu harremanak bildu ditu idazle siziliar gazteak '100 colpi' liburu erotiko-pornografikoan.  Berria - Kultura   2004-06-10

2 irud/hed

Erantzukizun metafisikoaren eta egoismo pornografikoaren arteko amildegia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Enpresaburuek irabaziez harrotzea ia pornografikoa da Elorrietarentzat.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus