Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Palmondo berdexka bat zeukan gainazalean; hondoan, urperatutako guda-galeoi baten popa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 166. orr.
Juan Bautistak eta Goiok berehala antolatu zuten ontzia, bina arraun hartu eta, ni popan eseri nintzen artean, arraunean hasi ziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 189. orr.
Moilatik jo zuen, hirira gabe, haizea popan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.
Mendiak eta zelaiak poparantz iheska ikusten dira, ontzia haien aurrean bogatzen eta belak airatzen ditugunean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.
Estropada joan eta estropada etorri, kontrarioei popa erakusten ohitu zen La Marinera. Berria - Kirola 2004-08-25
Neuk jasoko diat popatik aurrena, gero sar hadi heu branka azpira. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.
Edna urduri helduko da painelua ahoan, istriborretik popara joan eta ababorretik brankara buelta osoa emanez, gero istriborretik popara jarraitzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.
Toldoak zabalduko dira popa aldean armazoi gogorraren gainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.
Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.
Bere popa osoa nire begien aurrean geratu zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 35. orr.
Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 35. orr.
Hoa popatik hartzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.
Popatik hartzera dena! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.
Nik pozik usaintzen nion hankarteko krabelin gorri-beltza, oso gogoko bainuen usaina, baina normalean popatik ematen nion. Aitor Arana «Onan», 2000 - 46. orr.
Ale, emaidak popatik, Agustin! majo kostatzen zaik, mutil! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 202. orr.
Luzaro egin genuen txortan, laguna txakurka eta ni bere popan belaun bakar baten gainean belauniko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 114. orr.
-Hoa popatik, Olatz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.
Zoaz popatik, neska. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 164. orr.
-Doala popatik hartzera eta goazen hemendik! -Ximurrak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Joseluk "hoa popatik!, niri ez didak sartuko, joder!" edo horrelako zerbait bota du. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.
-Tx! Popatik, hi. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 17. orr.
-Popatik futbola! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.
Popatik atso madarikatua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.
Popatik! keinua egin zion mutilak Umbertori. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 186. orr.
-Popatik! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.
hoa popatik (13); hoa popatik hartzera (5); popatik eman (6); popatik ematen (8); popatik hartzera (39); popatik hartzera bidali (6); popatik hartzera bidaliko (3); zoaz popatik hartzera (4).