Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txopa 1 iz popa.

Harantz eta honantz zebilen, baina steam-boataren txopa utzi gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Txopatik brankara joan eta brankatik txopara itzuli zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.

Brankaren muturrean ausardiaz beteta edo txoparen goxoan babestuta...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

Lau aingura bota zituzten txopatik.  Elizen arteko biblia   Eg 27,29

Lau bat miliatara geldituko duk lasai kapan kostari txopa emanda, baretu arte.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Aldarea txopako gazteluaren itzalpean atondu zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

Hala esan zion Matiuxenko marinelak Vakulintxuk marinelari ahapetik txopako eskaileran.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.

Branka aldean bazen beste ontzi bat, falua deritzen horietakoa, txopako mastan harro eskegita oihal brodatua ageri zuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 259. orr.

Anaia beheko txopan zegoen, karelaren azpian ondo lotuta zegoen upel huts bati helduta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.

Txopako masta baino tenteago zegoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 135. orr.

2 irud/hed

-Esanen banio neska bati bere txoparen kulunka ikusita bururatzen zaidana...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.

3 txopatik hartu

-Txopatik hartzen, batez ere!  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txopako gazteluan (6); txopako gazteluaren (5); txopako gazteluko (7); txopako gazteluko talaiara (4); txopako gaztelura (3)

brankatik txopara (5)

txopatik brankara (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus