Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polizia (orobat P larriarekin; orobat poliza g.er.) 1 iz ordena publikoa zaintzeko eta lege-hausleak epaileen aurrera eramateko zeregina duten erakundeen multzoa.

Polizia berehala hasi zen lanean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.

Poliziak ziztakoan harrapatu zuen Hamilton.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 17. orr.

Poliziak haren arrastoa galdu du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 42. orr.

New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

Indarrez atera gintuen Poliziak handik, azkenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 86. orr.

100 metroko Donostia postal hartan kokatzen den historiak, gazte korrikalari poliziak tiroz hilarenak, ezer gutxi du postaletik, simulakrotik.     «Kuskue tanden», 2004 - 68. orr.

-Poliziaren esku jarriko al zenuke?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Hiru hilabetez egon zen ospitalean, Poliziak zainduta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Epaitegi eta polizia talde bereziak sortuko dira Guardia Zibilean eta Espainiako Polizian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Hiltzaileaz polizia arduratuko da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Poliziak eta armadak ez dute demokrazia behin ere onartuko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 205. orr.

Nikosen atea jo eta polizia deituko zuela ohartarazi zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 67. orr.

Deitu poliziari -esan zuen gero-, putakume bat akabatu berri dut.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 168. orr.

Polizia indarrez sartu zen zezen-plazan, eta istiluetan tiroz akabatu zuten Rodriguez Orreaga karrikan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 127. orr.

Polizia orain erabat sinetsirik dago Cacacek antolatu zuela Dolsen hilketa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 50. orr.

Polizia engainatzeko jukutriak eta aztarna faltsuak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Behingoz polizia ondo portatu da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

Lehenbiziko momentuetan polizia krimen pasionalaren arrastotik ibili bada ere, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Paulek ihes egin zuen Odessatik, polizia bila joan zitzaionean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 276. orr.

Arrieta susmagarri nagusia izan arren, ez zuen ematen polizia atzetik zebilkionik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

Jakizu behingoz polizia inguruka dabilkigula.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Une hartan, Polizian sartzeko asmotan zeuden mila bat lagun inguru zain zeuden ilara batean.  Berria - Mundua   2006-01-06

Leibniz bera, bestalde, zital samarra bide zen, poliziaren eta ordenaren aldeko sutsu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Avilako Poliziaren Eskola Nagusian Polizia Nazionalarekin batera ikastaro bateratu bat egin zuen garaikoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 129. orr.

Polizia judizialekoak izan behar zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 150. orr.

Polizia militarraren besoko gorriak zeramatzaten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Polizia metropolitanoan badago Kafka irakurri duen norbait.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 102. orr.

Frantses poliziak bidaia honen susmoak ba omen dituela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.

-Ez naiz alferrik izan Errusiako polizia sekretukoa -esan zuen Golubtxikek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 14. orr.

Iraneko polizia isilekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Pikaza Polizia Motorizatuaren buruak agindu zion Joseri ardura zedila itsasontzien zaintza antolatzeaz.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.

Polizia frankistak lagun batzuekin batera harrapatzen du protagonista Bilbon.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Polizia sobietarrak Kauffmann izurrite batez hil zela zabaldu zuen, eta inork besterik susma ez zezan, beste baten gorpua sartu zuten hilkutxan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Mussoliniren polizia politikoa zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Polizia integrala nahi zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.

Itsasoko Poliziaren Etxetik zuzenean moilara jo genuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.

-Emigrazioko poliziak etorriko lirateke eta...  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat polizi) ik polizial; poliziako.

Kontu handiz kopiatua zuen han, zer, eta polizia-txosten bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Iñaki Arinek eta Legorretako Larraurik egin zituzten polizia lanak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 115. orr.

Chicagoko saihesbidean gertatu den polizia-pertsekuzio ikusgarri bati.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Gehienek oso gustura irakurtzen omen zituen polizia-eleberriak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 53. orr.

Geltokietako kioskoetan erositako polizia-nobelak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.

Telebistan noizbehinka ikusten nituen polizi pelikulen eraginagatik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 148. orr.

Polizia autoa emeki-emeki dator, paseatzen bezala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.

Polizia patruila bat pasa zen abiaduran eta argiak keinuka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Polizi patruila baten bisitak, hesiaren beste aldean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 152. orr.

Aurrean, polizia furgoi batek Abenidaren kale-ahoa zeharkatu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.

Berehala heldu da polizia-ontzia.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 29. orr.

Deustuko Unibertsitatean ere bi polizia zakur ditugu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 7. orr.

Euskal Herrian polizia arazo garbiak daude, eta polizia arazo horiek poliziak konpondu behar ditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 194. orr.

Kanpoan polizia kordoi bat dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.

Los Angelesko polizia zerbitzuetako funtzionarioak izanagatik pobreak ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

New Yorkeko Polizia Departamenduko kideen koadrila batek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Polizi-buruzagitzak ezarria zen, eta harri eta zur utzi zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Zehatzago esateko, polizia sailean egiten du lan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.

Azkenean, polizia prefekturan, handik zortzi egunera, anaia preso zegoela jakin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Ikuskatzaile bat polizia komisarioa da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Croly Polizia Sarjentuak adierazi zuen ezen bera iritsi zenean hildakoa nasan etzanda aurkitu zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Bankuko polizia-zaintzaileak ez zuen pistola ateratzeko astirik izan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Zerbait apokaliptikoa espero genuen tokian, polizia agente arruntak topatu genituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.

Plazako monumentuaren suntsiketaz geroztik maiz izaten ziren polizia kontrolak Obabako inguruetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Kontua da bi gizonak, ez harmonia txarrean, geltokiko polizia-gunera joan zirela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 178. orr.

Egunaren argia leiho batetik sartzen ari zen, polizia-bulegoko iluntasuna eta logalea urratzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Ez ziaten ezer irakatsi hire zorioneko polizia-eskolan?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Bonba-auto bat lehertu zen atzo Kirkuk hiriko Polizia akademiatik gertu.  Berria - Mundua   2004-09-05

Inork ez zuen polizia-kontu hura aintzat hartu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.

Butaliak, polizia-teniente batek, garesti ordaindu zuen azterketa horiez ez axolatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 207. orr.

Polizia jendearekin?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 49. orr.

· Irlandako Errege Polizia Sailean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berehalaxe jo nuen Zürichera, Hannarekin batera Atzerri-Poliziarengana aurkezteko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

5 poliziakidea, poliziakoa. ik beherago 10 eta 13.

Une hartantxe, polizia batek besotik heldu zion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 130. orr.

Poliziak begira eta ezertxo egiten ez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Hilabete haietan hil zuten Manzanas polizia ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.

57E Poliziak baieztatu egin zuen lekukotasuna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Osaba ere polizia zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.

Polizia judizialekoak izan behar zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 150. orr.

Argiegia polizia izateko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 151. orr.

Lau polizia, lapur baten atzetik zebiltzela aitzakia eginez, hotel batean sartu ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Ondorioz polizia bat hilik suertatu zen eta biga zauriturik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

Halako batean, pistola baten muturra lokian, Anton ikusi duzue polizia baten mende.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Polizia eta detektibe gehiegi hiri honetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 178. orr.

Homizidio brigadako bi polizia ere ba omen ziren, eta ezkongaien argazkiak egin omen zituzten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.

Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Polizia hildakoen etxera etorri zenean, artean zakurra bizirik zegoen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Zeruak salba gaitzala polizia egin den lapurrarengandik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 79. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Gottik Lee Brown polizia nagusiari Hamiltonen berri eman zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 17. orr.

Ikusi orduko ohartu zen polizia ohi baten aurrean zegoela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Polizia sekretuak "Dutch" Robinson eta bere laguna atxilotu ditu, hain zuzen ere, "Flapper Bandid" ezizenez ezaguna den neska.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 495. orr.

Ikaskide hura, polizia nazional baten alaba, hil zutenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 31. orr.

-Eman dizute? -galdetu dit sarrera zaintzen zuen polizia turkiarrak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Polizia armatu bat dago zaindari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Agentziatik kanporatzen ari ziren bi polizia uniformedunen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Polizia zintzoa eta polizia gaiztoa bezala gara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

Italiar polizia bat igo da busera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Isileko polizia bazter batera eraman, eta galdetu zion: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.

Kalez jantzitako poliziak dabilzkizu buruan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat polizi)

Kopeta kristalean nengoela, polizia bikote bat sartu zen gure konpartimenduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Polizia bikote bat zetorren sokatik lotuta zeramaten zakur batek bidea erakusten ziela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.

Stein arma-fabrika zaintzeaz arduratzen zen polizia-taldea txanda-aldaketa egitera zihoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haiek muga-polizia batekin eta nik beste batekin, baina batera hasi gara pasatzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

9 poliziako izlag ik poliziako.

Guztiz ezaguna egin zen Dupinen izena poliziako kideen artean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Poliziako goi mailako buru batek honela zioen: [...].     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 68. orr.

Poliziako nagusiek lanpostuz aldatu zuten Gallinone.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Han poliziako auto bat zegoen, leihoetan burdinak zituena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 68. orr.

Jaun serio hura poliziako komisario bezala aurkeztu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Eskegi eta segundo pare baten buruan hantxe zegoen Itsasoko Poliziako gizonetako bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 132. orr.

Ikuskatzaileak giroa baketu zuenean, mingainak astindu zituzten luze, Lebigreren berri emateko: poliziakoa omen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Orain, beraz, poliziakoa nintzen, Okhranakoa, adiskideak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

Poliziakoak gara...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 80. orr.

10 polizia-andere ik beherago 13 eta gorago 5; ik poliziakide.

Polizia-andereak besoak altxatzen zituen: zer gehiago egin? galdezketak zirauela, polizia-andereak etsaien izen-deiturak eskatzen zizkieten eta behaztopatzen ziren, ez zekiten, mutu zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

11 polizia-buru ik poliziaburu.
12 polizia-etxe (361 agerraldi, 26 liburu eta 224 artikulutan; orobat poliziaetxe g.er., polizietxe g.er. eta polizetxe g.er.) ik poliziategi; komisaria.

Bikoteak gaua polizia-etxean eman behar zuela deliberatu zuen komisarioak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 72. orr.

Horretarako nahikoa izan du Pako Garaik telefonoz polizia-etxeko buruarekin hitz egitea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Lehena bere kabuz aurkeztu zen Iruñeko Foruzaingoaren polizia etxean.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Ez zuen etsi ni erabat ikaratu arte: lagundu egin beharko niola polizia-etxera, nire gurasoei deitu beharko ziela, a zer atsekabea hartuko zutena nire ibileren berri jakindakoan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

Bovek eta beste pertsona batek Frantziako hegoaldeko Millauko polizia-etxera joan behar izan dute deklaratzera.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Beste ekintzaile batzuk etxe barruan atxilotuta daude edo tokian tokiko polizia-etxeetara joan behar dute egunero.  Berria - Mundua   2004-12-03

Polizia etxean gidatzailea gizaseme lerro batean ipini zutenean, gaztetxoak ez zuen dudarik izan, "horixe da", seinalatu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.

Agnès polizia-etxera eraman zuten.  Berria - Harian   2005-12-13

Alberto, bere lagun minetako bat baitzen, polizia-etxera deitu eta galdeketa egin zioten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 87. orr.

Ustezko hiltzaileari Gernikako polizia etxean galdeketa egiten ari zitzaion bitartean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Kartzela polizia-etxean zegoen eta nire ziega hamabigarren solairuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 136. orr.

Ahal nuen denbora guztian eduki ditut polizia-etxean atxiloturik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Espainiako Poliziak Santiagon txiki zituela eta polizia etxean tratu txarrak jasan zituztela salatu dute gazteek.  Berria - Harian   2006-05-10

Urte honetan atxilotu zituzten Juan Jose Etxabe eta Jon Ozaeta, eta, polizia-etxean torturatu ondoren, ETAko militante gisa kondenatutako lehenak izan ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 95. orr.

Biak pasatu ziren azkenik polizia-etxeko bulego nagusira.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 71. orr.

Erresistentziak polizia etxe baten kontra jo eta 4 polizia hil ditu dio Bagdaden.  Berria - Harian   2005-01-29

13 polizia-gizon (38 agerraldi, 6 liburu eta 14 artikulutan; orobat poliza gizon 26 agerraldi, liburu 1 eta 23 artikulutan, eta polizagizon g.er.) Poliziako kide gizonezkoa. ik gorago 10 eta 5; ik poliziakide.

Autobus batean metatuak gira, polizia gizonek beren mitralletekin inguratzen gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

140 bat polizia-gizon eta jendarme, gaitzeko xixtuan ibilki, etxe-miatze batzu eginez goizean goizik.  Herria   2004-10-07

Zoaz Elpidesen iratzarraraztera [...] Zitziko ministroaren polizia-gizonek sumatu eta arrastatu aitzin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Gobernuak ihardesten diote igorriz bere polizia, eta biziki bortizki dira polizia gizon horiek oldartu ixtudianteri.  Herria   2001-04-26

Enbaxadaren barnean, polizia gizonak kontsularen bulegora eraman zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Horiek hola, Villafrancan, polizia-gizon bati galdegin diot beribila plazan uzten ahal dudanez bizpahiru egunez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.

Bertze manifestaldi bat izan da gisa berean Atenan, hartan parte hartzen zutela ere polizia gizonek eta su hiltzalek.  Herria   2001-05-24

Polizia gizon ikertzalek diote ez dela dudarik Ben Laden-en kidekoen jokoak direla horiek oro.  Herria   2002-12-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aebetako polizia (6); armada eta polizia (11); aurkako polizia (17); aurkako polizia operazioa (8); auzoko polizia (6); baionako polizia (18); bi polizia (105); bilboko polizia (11); bilboko polizia operazioan (5); bordeleko polizia (5); bost polizia (6); ehun polizia (5); espainiako polizia (112); espainiako polizia batek (12); espainiako polizia nazionalak (6); europako polizia (5); frantses polizia (6); frantziako polizia (31); hainbat polizia (13); hamar polizia (5); hendaiako polizia (5); hiru polizia (40); hiru polizia hil (10); ipar irlandako polizia (9); irakeko polizia (14); irlandako polizia (12); irungo polizia (7); irungo polizia etxera (5); justizia eta polizia (13); kontrako polizia (21); kontrako polizia operazioa (5); kontrako polizia operazioan (8); lau polizia (43); lau polizia hil (8); lau polizia irakiar (7); mila polizia (5); new yorkeko polizia (6); paneko polizia (9)

polizia agertu (16); polizia agertu zen (7); polizia andana (5); polizia arloko (7); polizia armatu (8); polizia armatuak (8); polizia asko (5); polizia atzetik (15); polizia auto (19); polizia auto bat (7); polizia bat (150); polizia bat hil (31); polizia bat sartu (5); polizia bat zauritu (5); polizia bat zen (5); polizia batzuk (9); polizia bera (5); polizia bi (5); polizia bidali (7); polizia buru (14); polizia burua (10); polizia buruak (12)

polizia eta justizia (17); polizia eta soldadu (7); polizia eta zibil (5); polizia etorri (12); polizia etxe (50); polizia etxe bat (8); polizia etxe baten (13); polizia etxea (6); polizia etxeak (6); polizia etxean (112); polizia etxean egindako (6); polizia etxearen (16); polizia etxeari (5); polizia etxeetan (21); polizia etxeko (9); polizia etxera (95); polizia etxera eraman (34); polizia etxera joan (14); polizia etxetik (14); polizia filmak (8); polizia furgoi (5); polizia gazte (7); polizia gazteak (5); polizia gehiago (15); polizia gisa (8); polizia gizon (16); polizia gizonak (12); polizia gizonek (5); polizia guztiak (10); polizia guztiek (5); polizia haiek (5); polizia hil (75); polizia hil dira (7); polizia hil dituzte (7); polizia hil ziren (22); polizia hil zituzten (10); polizia hiltzailea (8); polizia hori (9); polizia horiek (9)

polizia ikerketa (10); polizia indar (8); polizia indarrak (10); polizia indarrek (18); polizia indarren (10); polizia indarretako (5); polizia inguru (9); polizia irakiar (51); polizia irakiar bat (8); polizia irakiar hil (27); polizia irakiarrak (11); polizia irakiarrek (6); polizia irakiarren (8); polizia iritsi (9); polizia iturriak (14); polizia iturriak aipatuz (11); polizia iturriek (50); polizia iturrien (69); polizia iturrien arabera (64); polizia iturrietatik (5); polizia izan (18); polizia izateko (5); polizia judiziala (10); polizia judizialak (14); polizia judizialaren (6); polizia kontrolak (6); polizia kopurua (5); polizia militar (6); polizia militarrak (8); polizia militarreko (7); polizia mota (6); polizia nazional (5); polizia nazionala (10); polizia nazionalak (17); polizia nazionalaren (11)

polizia oldartu (8); polizia operazio (33); polizia operazio batean (5); polizia operazio berean (5); polizia operazioa (53); polizia operazioak (17); polizia operazioan (26); polizia operazioan atxilotu (11); polizia operazioan atxilotutako (6); polizia operazioaren (21); polizia patruila (5); polizia sartu (9); polizia sekretua (9); polizia sekretuak (5); polizia sekretuko (7); polizia talde (11); polizia talde bereziak (5); polizia taldeak (5); polizia txosten (6); polizia txostenak (7)

polizia ugari (11); polizia zaintza (5); polizia zakur (5); polizia zauritu (18); polizia zauritu ziren (9); polizia zerbitzuko (6); polizia zeuden (11)

sei polizia (23); sei polizia hil (5); sei polizia irakiar (8); soldadu eta polizia (19)

polizi buru (14); polizi buru nagusiak (8); polizi burua (8); polizi buruak (10); polizi etxe (7); polizi etxera (14); polizi etxera eraman (6); polizi iturriek (9); polizi kapitainak (9); polizi operazio (6); polizi operazioa (17); polizi operazioak (13); polizi operazioan (10); polizi operazioaren (16)

alemaniako poliziak (6); arabiako poliziak (7); atxilotu ditu poliziak (17); atxilotu du poliziak (8); atxilotu zituen poliziak (20); atxilotu zuen poliziak (14); atzeman zuen poliziak (6); aurkitu zituen poliziak (10); belgikako poliziak (13); bi poliziak (22)

egin zituen poliziak (10); egin zuen poliziak (9); erresuma batuko poliziak (11); esan du poliziak (6); esan zuen poliziak (6); espainiako poliziak (350); espainiako poliziak atxilotu (9); espainiako poliziak atxilotutako (8); foru poliziak (9); frantses poliziak (11); frantziako poliziak (159); hil ditu poliziak (6); hil zituen poliziak (6); hiru poliziak (6); indiako poliziak (6); irakeko poliziak (34); irlandako poliziak (8); israelgo poliziak (14); italiako poliziak (16); jakinarazi zuen poliziak (6); lortu zuen poliziak (6); marokoko poliziak (9); paneko poliziak (7)

poliziak adierazi (16); poliziak adierazi zuenez (7); poliziak atxilotu (41); poliziak atxilotu zuen (14); poliziak atxilotutako (18); poliziak atzo jakinarazi (7); poliziak aurkitu (7); poliziak babestuta (6); poliziak berak (17); poliziak egin (10); poliziak egindako (12); poliziak esan (22); poliziak esan zuen (8); poliziak eta armadak (7); poliziak eta guardia (32); poliziak hil (8); poliziak jakinarazi (25); poliziak jakinarazi zuenez (9); poliziak uste du (10); saudi arabiako poliziak (7); turkiako poliziak (7); uste du poliziak (25)

espainiako poliziako (30); irakeko poliziako (11); poliziako bi (6); poliziako buru (8); poliziako iturriek (6); poliziako iturrien (6); poliziako iturrien arabera (6)

espainiako poliziarekin (6); poliziarekin izandako (13)

bi poliziaren (11); bi poliziaren artean (7); erresuma batuko poliziaren (6); espainiako poliziaren (118); espainiako poliziaren esku (15); europako poliziaren (6); frantziako poliziaren (30); irakeko poliziaren (17); poliziaren adar (6); poliziaren aurka (8); poliziaren aurrean (18); poliziaren auto (12); poliziaren auto bat (7); poliziaren buru (7); poliziaren egoitza (11); poliziaren emaztea (8); poliziaren esanetan (22); poliziaren esku utzi (7); poliziaren eskuetan (24); poliziaren ikerketa (6); poliziaren iturriek (6); poliziaren jarrera (16); poliziaren jazarpena (6); poliziaren kontra (6); poliziaren kontrako (10); poliziaren kontrola (6); poliziaren lana (13); poliziaren patruila (9); poliziaren patruila bat (6); poliziaren presentzia (12); poliziaren ustez (18); poliziaren zaintzapean (10)

poliziarengana jo (7); poliziarengana joan (7)

espainiako poliziari (33); poliziari dei egin (9); poliziari deitu (32); poliziari deitu zion (13); poliziari deituko (16); poliziari deituko diot (6); poliziari deitzeko (8)

poliziaz beterik (6); poliziaz inguratuta (7)

bi poliziek (7); espainiako poliziek (10)

espainiako polizien (15); polizien aurka (7); polizien aurrean (6); polizien eskuetan (6); polizien kontra (8)

polizietako bat (7); polizietako batek (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus