Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polizial 1 izond poliziari dagokiona. ik poliziako 2; polizia 3.

Egunetik egunera harrigarriagoa egiten zaizu txosten polizialarekin itxuraz zerikusirik ez duten kontuekin erakusten dizun interesa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 204. orr.

Aparatu polizialak indar handia dauka, eta kontuz ibili behar izaten dugu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

-Guardia Zibilaren buruak lasaitasuna eskatu zion herriari, indar polizialak Errepublikaren alde zeudela esanez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.

Txetxeniako iturri polizialen arabera, manifestazioan 10.000 pertsona bildu ziren.  Berria - Mundua   2004-09-22

Askok usteko dute ezerk ez diola hainbesteko eskarmentua, zuhurtzia, inteligentzia ematen gizonari nola operazio polizialek, baina oker daude.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 122. orr.

Munduko artxibo polizial guztiak gizentzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Zer balio eduki dezake, nolanahi ere, ikerketa polizialaren helburuari begira?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Berarekin dira irlako ordezkari polizial gorenak ere.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 21. orr.

Ez zirela alderdi komunistak neurri ekonomiko zein polizialak gainditzeko gauza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Irtenbide militar eta poliziala besterik ez du buruan.  Berria - Kultura   2004-02-08

Auzi honi muntaia politiko-juridiko-poliziala iritzi zion.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

2 eleberriez eta kidekoz mintzatuz, poliziakoa.

'Skyroom', Etxeberrik idatzi eleberri poliziala, kalean da.  Berria - Kultura   2004-12-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus