Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polar 1 izond lurburukoa, lurburuari dagokiona.

Polo aldean, berriz, beti eguraldi hotza, prezipitazio oso eskasekin, egun polar luzeenetan bero izpitxo bat iristen bada ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.

Beste edozein gizaki nora gabe ibiliko zen lainopean edo latitude haien gau polar luzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Gauez izar polarra bistan beti.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Amérique, Amerika, munduaren parteetako bat da, 42 milioi kilometro karratuko kontinentea, eremu artikoetan hasi eta zirkulu polar antartikoraino hemezortzi mila kilometroko bidean luzatzen dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Aura satelitea orbita polarrera arte eramatea izango da haren egitekoa.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Jendeak uste izan baitzuen bat-bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 187. orr.

Haize polarrak, izotz puskak noraezean eta iceberg batzuen puntek Antarktikaren hurbiltasuna iragartzen dute.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.

Haize polarra esanda ez dakit antzemango dion gure baserritarrak, ipar beltza deitzen baitio berak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Klima polarra deitzen dioguna, Alaskan, Kanadan, Groenlandian eta Errusiako ipar-iparrean daukagu, eta noski, Antartidan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.

Norvegiako Institutu Polarreko ikerketa zuzendaria.  Berria - Gaiak   2004-11-11

2 erabat aurkakoa.

Nire joko bakarti hau bi lege polarrek gobernatzen dute.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

3 molekulez-eta mintzatuz, polaritatea duena.

Ekuazio berezi bat landu zuela, zeinaren bidez deskribatzen omen zen molekula polarrek zirkunstantzia guztietan nola jokatzen zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan; inor ez bide zen arduratu soluzio kontzentratuetan, likido polar puruetan eta azkenon arteko nahasteetan egiaztatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

4 koordenatuez mintzatuz, puntu batez, ardatz batez eta angelu batez baliatzen dena.

Koordenatu polar horiek, hain zuzen, ondorengo hauek definituko lituzkete, haren iritzian: zentro batek, begiratzen duen subjektuak, begiratzen den noranzkoa horizontalean eta bertikalean zentro horren arabera kokatzen duten bi koordenatu angularrek, eta begiratzen zaion objektutik zentrorainoko distantzia den beste koordenatu batek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Arnheimek askotan proposatu izan du irudikapen-espazioa geometria kartesiar objektiboaren arabera ez baina koordenatu polarrezko geometria subjektibo baten arabera definitu beharko litzatekeela  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

5 izond forru polarrez eginikoa. ik forru 2.

Deseroso, manifestazioaren hasiera aldera noa lasterka, beroki polarren eta ikurrinen dentsitatea nahikoa iruditu zaidan multzo ibiltari bat topatu arte.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

Pilota jertse polarraren barneko aldean geratu zitzaidan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

· Sportswear jantziak saltzen dituzten bezeroak ile polarrez hornitzeaz gain, enpresak salmenta zuzeneko denda bat ireki zuen Maulen.  Berria - Harian   2005-03-25

· Nahikoa da jakitea Txinan fabrikatutako polarrezko txaketa bat 7 euroan iristen dela Marseillako portura.  Berria - Harian   2005-03-25

• 6 iz forru polarrez eginiko berokia. ik forru 2.

Polarraren jabea emakume adineko bat zen, ile urdinekoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Hurbildu ahala konturatu ginen pertsona hark polarra jantzita zeramala: polar granate-morea, eta mendiko botak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

7 izar polar iparrizarra.

Gauez izar polarra bistan beti.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haize polarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus