Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

forru (ETCn 88 agerraldi; orobat forro ETCn 77 agerraldi) 1 forradura.

Falangeko afiliazio orria txapelaren forruaren barruan gorde eta nire benetako beste orria jakan neramala ziurtatu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 36. orr.

Longainaren barruko forrua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.

Barkatu, baina urratu txiki bat egin behar diot artaziekin zure longainaren forroari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

Segituan gabardinak forruan duen sakela haundi batean gorde du paketea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

2 forru polar poliester zuntzez osaturiko ehun isolatzailea; ehun horrekin egiten den jantzia. ik polar 4.

Gazteak, ez hain gazteak, forru polarrak, larruzko berokiak, alkandorak...  Berria - Harian   2005-02-13

Gau bi eman ditu kobazulo baten sartuta, zero azpiko tenperaturatik babesteko forro polar xume bat besterik ez zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Forro polarraren kremailera jaitsi, eta eskuak patriketan sartu zituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus