Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poeta eta erromantzegileek beti atsegin izan dute bufoia pertsona zuhur eta argi gisa azaltzea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.
Poeta batek, hots, poeta den eta poetikoki bizi den poeta batek, nola bizi du poesia, alegia, barkatu, denbora? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.
Poetaren egitekoa hiri ideal bat exijitzea da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.
Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.
Poetak poema erran zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.
Oteizak berpiztu zuen Gandiagak bere barruan hilzorian zeukan poeta. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.
Jammes poeta Hazparnen ehortzia dela. Herria 2001-07-12
Dylan Thomas, poeta, bohemioa eta mozkorra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.
Poetaren begiradak eta irakurlearen begiradak testuan elkar topatzen duteneko unea indibiduala dela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 355. orr.
Uztailaren 9an, asteazkenez, Maiatz aldizkariko "poeten errezitaldia". Herria 2003-07-03
Song dinastiako poesia bildumak ehun liburuki dauzka eta 3.820 poeta ageri dira. Pako Aristi «Note book», 2005 - 75. orr.
Blake poetaren Proverbs from Hell obratik hartutako aipua. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.
Pierre de Ronsard (1524-1585), poeta frantsesa ("Poeten printzea, Printzeen poeta"), La Pléiade izeneko poeta taldeko buru, maitasun poema ugari idatzi zituena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.
Olerkariak, ez dakit, diot, badu poetak ez duen plus serioago bat, gertuago dago poeta trajedunetik zarpailetik baino. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Ubi sunt, zioen poeta klasikoak. Ingalaterran Poeta Erramuduna Erregeren gorteko kargudun izaten da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.
William Wordsworth (1770-1850), poeta erromantikoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.
Galderok puzten hasi zitzaizkidan Lizardiren eta Lauaxetaren obra beste begi batzuez irakurtzen hasi nintzen neurrian: eusko-bidaztiaren bidaiak eta poeta sinbolistarenak sustrai poetiko berak zituzten. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 125. orr.
Poeta ultraista izana zen Enrique, adibidez, eta Josep zapatari anarkista baten seme boxeolaria. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.
Ikus dezagun zer zioen orain bi mila bat urte bizi izandako Martzial poeta satirikoak bere obrak plajiatu nahi zizkiotenen aurka. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.
Nobelagile eta poeta herrikoiek emaitza txaldan eta epelak lortzen zituztela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 283. orr.
Arestik bere bizitzari ezarri zion auto-profezia da, poeta proskritoaren patua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Jon Arano, poeta maudite eta Ostiela aldizkariko arduraduna. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.
Poeta amateur-diletantetzat dut, beraz, neure burua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Poeta oinazetuaren lanak, interpelazioaren bidetik, otoitzaren itxura hartzen du, Xabier Leteren azkenaldiko poema askotan bezala. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.
Lukrezio, poeta intelektuala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.
Nik ere esan nezakeen, poeta handiak bezala: presi tanta dolcezza... Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.
Leopardi bai, poeta handia zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 142. orr.
Aita irakaslea eta poeta zen, eta semeari, txiki-txikitandik, ingeles poeta handien bertsoak errezitatu ohi zizkion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.
Bi frantses poeta izan zituen propaganda egileak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.
Robert Burns poeta eskoziarrak jasotako balada zaharra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.
Valerius Catullus, Kristo aurreko poeta latinoa. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.
Egia da, ordea, 1913 arte inork ez zekiela bere prosaren kalitateagatik 'Proventzako poeta' deitzen ziotenaren azkenaren berri. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 111. orr.
Senarrak hala zioen, "Augustus zahar gizarajoa - benetako poeta da". Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.
Bigarren mailako poeta baten biografia errukitsu bat ere idatzi zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Bertsolariei proposatzen zaizkien gaiek poeta-sena ere eskatzen dute, baina baita baita arrazoibide logikorako eta arguiorako gaitasuna ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.
Xalbador batek berak, bere poeta jeinuarekin, ez zuena arrazoinik gabe kantatu: [...]. Herria 2001-05-24
Arima haztatzen saiatu zen, ea poeta-arima ote zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
-Batzuetan, nahastu egiten nauzu pixka bat [...] baina atsegin zaitut, poeta-bihotza duzu eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Poeta-aurpegia jartzen ari da, zenbaitek musean poker aurpegia jartzen duen bezala. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.
Batzuetan zuzen-zuzen, beste batzuetan zeharka, bertsolariak, herri-poetak nahi duen guztia esaten du, edo aditzera ematen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.
Ez ote daukat osaba poeta bat, bere olerki kaxkarrak baino obra perfektuago bat utzi zuena bere gorpu gaztea goizalbako lamiei eskainiz betegintzarrezko performance batean? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.
Telefonoan agertu zidanez, deklamatuko zutenak, hitzak ardi marrakaz mukurutzen zituzten "artzain poetak". Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 71. orr.
Emily Dickinson XIX. mendeko poeta-andreak belarrari buruz idatzitako hitzak xuxurlatzen hasten da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.
Zeren Salvatore Rosa izan bainuen irakasle, Napolik azken urteotan eman duen poeta-pintore-musikaririk handiena... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.
Frantziatik desterratuta Donostian bizi den tipo politiko poeta-konspiratzaile bat, Frantzia Handiaren handitzaile handia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.
d annunzio poeta (6); egungo poeta (3); euskal poeta (14); herriaren poeta (6); hiriko poeta (3); idazle eta poeta (3); izeneko poeta (4); lauaxeta poeta (3); lekuona poeta (3); lotsati poeta (3)
poeta asko (4); poeta erromantiko (3); poeta eta artista (3); poeta eta musikaria (3); poeta eta nobelagilea (3); poeta frantsesaren (3); poeta gazte (5); poeta gisa (10); poeta handi (15); poeta handi baten (4); poeta handia (10); poeta handiak (8); poeta handiaren (8); poeta hil (9); poeta hitza (3); poeta izan (11); poeta izango (7); poeta izatea (5); poeta klasikoak (3); poeta ona (3); poeta onak (3); poeta ospetsu (3); poeta zaharrek (3)
saba poeta (4)
artzain poetak (3); erran zuen poetak (5); esan zuen poetak (3); poetak esan (3); poetak esana (3); poetak esaten (3)
poetaren heriotzaren (3); poetaren hitzak (4); poetaren obra (3); poetaren omenez (3); poetaren rola (3)
euskal poeten (3)