Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidal ditzatela Alexandriako gure hirira olerkarien eta prosalarien idazlanak, erretorikoenak eta sofistenak, medikuenak eta igarleenak, historialarienak, eta filosofoenak, eta gainerako guztienak ere bai... «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.
Olerkariak, ez dakit, diot, badu poetak ez duen plus serioago bat, gertuago dago poeta trajedunetik zarpailetik baino. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Asmatu ezineko ekuazioa zait zergatik deitzen zaien batzuei olerkari eta besteei poeta. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Lizardi eta Lauaxeta, ostera, olerkari diren arren, heriotza goiztiarrak eta modernitate nahiak egiten ditu poeta. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
1913ko urrian [...] bertako beste olerkari batek, Ramon Guelbenzuk, honako bertso hauek eskaini zizkion Euskal-Erria aldizkarian: [...]. Askoren artean «Rataplan» - 76. orr.
-Galdetuko bazenit nire aurpegia noiz hasi zen aldatzen -erantzun dio olerkariak kazetariari-, ez nuke erantzuten asmatuko, egunero ikusten baitut ispiluan, igartzeko moduko aldaketarik gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.
Bihar hainbat irakurraldi eta munduko olerkariekin bilerak eta errezitaldiak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 315. orr.
-Gerra aurreko hiru olerkari handiak! Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 65. orr.
Urte horretan hil zen euskaldunok izan dugun olerkari handienetako bat, Lizardi, euskara noranahiko nahi zuena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Olerkari homerikoek ia ezer ez zekiten Gizarte Minoikoaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.
Etxahun olerkari erromantikoa. Herria 2005-05-05
Euskaldunok ere badugu, gure aldetik, Gure olerkari eta idazle lehena, Bernat Etxeparekoa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 58. orr.
Ondo dio, bai, olerkari paganoak: "Gurasoen jokabide txarren artean haziak garenez, gaitz guztiak haurtzarotik ditugu segika". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.
Oi Ofelia laztana, olerkari traketsa nauzu; ez dakit neure lantuok neurtizten. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.
Donostiako beste olerkari guztiz ezagun batek ere, Juan Bizente Etxegaraik, ondu zuen ereserki bat 1813ko abuztuaren 31n izandako gertaera izugarriak gogoratzeko. Askoren artean «Rataplan» - 54. orr.
Victor Hugo frantses olerkari famatua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 51. orr.
Olerkari euskaldunak eta erdaldunak elkartuko dira Iruñean ekainaren 3an Nafar Poesiaren Besta ospatzeko. Berria - Kultura 2006-04-19
Josanton Artze olerkari usurbildarrak idekiko du festibala. Herria 2005-07-21
Rostand, hori bai zela benetako olerkaria! Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.
Gezur-harrobi deitzen die Salvat Monho Isturitzeko apaiz olerkariak hatsa bera gezur dutenei. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 105. orr.
euskal olerkari (4); gerra aurreko olerkari (3); mendeko olerkari (3); olerkari gazte (3)