Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poema (1195 agerraldi, 136 liburu eta 286 artikulutan) 1 iz poesia-lana, lerro sailetan egiten dena. ik olerki; poesia.

Poesiatik dator, etorri, eta poesiara doa, joan, poema.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 108. orr.

Testuak ageri zuen ordenamenduagatik, poema bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.

Hauek ziren poemaren lehen lerroak, behin eta berriro errepikatzen zirenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

Bazen poema bat ia beti errezitatzen genuena arratsean, mahai inguruan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 38. orr.

Liburuko lehen poema irakurtzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Izaro uhartean kokaturiko maitasun-istorio batek Museum poeta greziarraren Hero eta Leandro poema gogorarazten zion Humboldti.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Haren poemak euskaratu zituen, gutunak idatzi zizkion...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Beste garai batean poemak sortzeko aproposa gertatu ohi zitzaidan egoera zen hura, eta paperaren aurrean jarri nintzen berriro ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.

Poema baten mezua poemakoak baino hitz urriagoetan zehazterik balego, poema ez zelako da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Poeman agertu arte, ideiak izengabe, itxuragabeak dira; sortzeko zorian daudela, sentitu egiten ditugu, eta izendatu egiten ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.

Lerro hautsietan idazte hutsak ez du, bestalde, esaldi bat, besterik gabe, poema bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Poema hura bokazio poetiko goiztiar baten seinaletzat hartu zuten etxean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 37. orr.

Nostalgiaren tristura darie poema hauei...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Markiegiren fusilaketari buruz Telesforo Monzonek idatzitako poema inedito batzuk aurkitu dituzte orain gutxi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 37. orr.

Vladimir Nabokovek esan zuenez, Arima hilak poema epiko izugarria da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Norbaitek "poema liriko"tzat jo du: izan ere, egileari Frantziskorenganako maitasuna -eta haren bitartez Kristorenganakoa- dario borborka idazlan guztian zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.

Bizioa birtute bihurtzen deneko poema alegorikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Badirudi poema homerikoek kontrakoa frogatzen dutela. Orain, poema kontzeptualagoak egiten ditut.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

Bitoriano Gandiagaren poema argitaragabeak bildu dizkigute lau ale ederretan.  Berria - Kultura   2006-02-28

Herri-liburutegian ez daukate ezer, poema aukeratuen bildumak izan ezik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Poema luze eta aberatsa dugu hau, bost partetan berezia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

Horregatik erantzungo dio Gabriel Arestik, ez ironiarik gabe, Profeta bati izeneko poema luzean: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Graves-ek poema perfekturik ez dagoela esaten zuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

Borgesek berak agertu zigun Danteren poema guztizkoaren gaia ez dela soilik erlijioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

Beste bat, haur txikia zela, 1925eko eguberri bezperan zeruratua, "Xabiertxoren eriotza" poema hunkigarrian kontatzen zaigun bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

-Maitasunezko poema bat, ez ahaztu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 232. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Gauza bera al dira poema antologia bat, hil osteko testu-zati batzuen bilduma, Traité des coniques lana edo Micheleten Histoire de france-ren liburuki bat?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

Harri eta Herri titulatu zuen Arestik bere poema liburu bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 28. orr.

Biotz-begietan poema-bilduma testuen gaztelaniazko itzulpen eta guzti kaleratu zen bere garaian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 143. orr.

Eskuak txikiak eta zuriak zituen, eta orri-pasaka irakurtzen ari zen Carducciren poema-bilduma bat, gorriz koadernatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.

Poema-sorta txiki bat idatzi nuen bolada batean, eta hortxe bukatu zitzaidan sormena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Batez ere poema-kantu hartako esaldi bat etorri zait gogora: "... ixilik egoteak, asko balio du".  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 119. orr.

Hori hizki larriz eta gero poema simulakro bat: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amodio-poemak idazten nituen, Nerudaren Hogei poema amodiozko eta kantu etsi bat imitatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Amaitu gabeko su-poema baten errauts hotza.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 46. orr.

5 poema sinfoniko orkestrarako musika-lana, eskuarki programa poetiko edo narratibo batean oinarritua.

Bozgorailuetan, berriz, poema sinfonikoko biolinaren pizzicatoa, eup eta eup, pasarterik ausartenean, dantza-dei gisa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

eskainitako poema (6); gandiagaren poema (5); idatzitako poema (30); izeneko poema (10); kavafisen poema (4); lauaxetaren poema (5); lehen poema bilduma (4); lehen poema liburua (13); maldan behera poema (4)

poema amaigabea (4); poema argitaragabeak (4); poema argitaratu (8); poema bat aurkitu (4); poema bat egin (4); poema bat errezitatzen (4); poema bat idatzi (4); poema bat idazten (6); poema bat irakurri (7); poema bilduma (12); poema biltzen ditu (5)

poema eder (9); poema epiko (8); poema ezezagun (4)

poema idatzi (6); poema irakurri (12); poema irakurri zuen (4); poema irakurtzen (4); poema jaso (4); poema laburrak (6); poema liburu (49); poema liburu bat (7); poema liburua (55); poema liburua argitaratu (4); poema liburuak (12); poema liburuan (9); poema liburuarekin (4); poema liburuaren (6); poema liburuari (6); poema liburuetan (4); poema liriko (4); poema luze (6); poema musikatuak (4)

poema sinfonikoa (6); poema sorta (7)

sarrionandiaren poema (5)

idatziriko poemak (5); idatzitako poemak (8); ipuinak eta poemak (4); libreta horiko poemak (10); liburuko poemak (10); poemak biltzen dituen (5); poemak egiteko (4); poemak erakusten (6); poemak errezitatzen (4); poemak idatzi (6); poemak idazteko (4); poemak idazten (26); poemak idazten zituen (5); poemak irakurri (7); poemak irakurriko (5); poemak irakurriko ditu (4); poemak irakurtzean (4); poemak irakurtzen (5); spam poemak (5)

euskaldunak poeman (3); izeneko poeman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus