Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

olerki (733 agerraldi, 74 liburu eta 246 artikulutan) 1 iz poesia-lana, lerro sailetan egiten dena. ik poesia; poema.

Lizardiren olerki bateko lehenengo perpausa den "Bihotzean min dut, min etsia, negar isila darion mina" esaldia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.

Emily Dickinsonen olerki guziak musikalak direla eta hark aspaldi soinuratu zuela bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

"Ahotsak hautsiz" zeritzan olerki baten pasarte soil bat irakurri nion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.

Olerkiak esateko edo irakurtzeko beste modu bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 328. orr.

-Marie-Noëlle-en olerki ainitz itzuli ditut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 42. orr.

Poetak olerkiak idazten dizkio, egunero bat behintzat, bere maiteari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.

Gerora, egun batez, emazteak koadernora aldatutako olerki hura aurkituko zuen: "Bi herrialde besterik ez dago: sasoian daudenena eta gaixoena".  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Errimarik gabeko olerki haietan, bihotz taupaden etorriaz idatziak, mundu oso batek zirakien, samurtasunezko unibertso ezin handiago batek.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Maitasunezko olerkiak baino zerbait gehiago.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

Gabriel Celayaren olerki guztien bilduma osatu dute.  Berria - Kultura   2004-04-17

2 (izenondoekin)

Olerki neurtuek diziplina eta logika handia eskatzen dute, idazteko metodo jakin bat...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 297. orr.

Ez ote dira ohartu olerki epiko gehienetan galtzalea dela ohoratzen.  Herria   2001-01-11

Lizardiz eta bere olerki gailenetako batez: "Asaba zârren baratza".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.

Rap erritmoz egindako olerki zoragarria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.

Ongi irakurtua baitzuten "La Chanson de Roland" Erdi Aroko olerki ederra, nahi zuten jakin noraino adi zitekeen Ibañetatik igorri adar deia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 211. orr.

Nire olerki kutunetako bat irakurri nuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.

Horiek oro, Zendako ote? galdatu zuen Migel Unamunokoak, Espainiak atzerriratu zuelarik eta, Biriatuko oroitarriaren aitzinean gogoetaturik, gaztelaniazko ¿Para qué? olerki hunkigarria asmatu zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Olerki jostakinak ere, zenbaitzu.  Herria   2003-10-23

Begira, hementxe, Seoanen, bada idazle bat, oso olerki politak idatzi dituena, Os Eidos du izena bere liburu batek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

Nik neuk ere olerki labur bat irakurri dut, euskaraz eta gaztelaniaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 43. orr.

Olerki libroa estimatzen da, bena ez saristatzen.  Herria   2004-05-06

Olerki budistetan oinarritutako obra bi dira.  Berria - Kultura   2004-04-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inoiz ez zuen haren olerki lerro bakar bat irakurri. 12-tan "Hatsaren Poesia 2004" deitu Olerki bildumaren aurkezpena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

Parisen Lizeoetako gazteek egindako olerki-lehiaketako sarien banaketara gonbidatu ninduten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 83. orr.

Felipe Arrese Beitia olerki-saria: saria eman gabe geratu da.  Herria   2005-12-29

Malaye Djeziri-ren olerki-liburua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Gazterik hil bazen ere [...] seiehun prentsa-artikulu, hogeita hamahiru olerki-sorta eta hamalau liburu idatzi zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Iluntzean olerki emanaldi bat dago, denontzat irekia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.

4etan olerki-saioa Senpere-Oxtikenean.  Herria   2005-07-28

Izanen da ere bertzalde kantaldi, kontzertu, olerki irakurketa...  Herria   2005-02-24

Lau olerki-esatariek elkarri txanda hartzen diote.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri antzerkia, pastoralak, dekorazio-olerki gehienak eta kantutegi zaharra zein gaur egungoa, berriz, belarriz jasotzekoak badira ere, idatziz sortuak dira gehienak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Azkuek bildutako herri olerkietan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 36. orr.

Ormazabalen ume olerkietan ere, hitz bikoitz "berriak" topatzen ditugu han-hemenka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 37. orr.

Trebatua naiz ziri-olerkietan ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

Horrexegatik bilakatu zen, beharbada, errealismo poetikoaren zinema-olerki fatalisten galai.  Berria - Kultura   2004-05-16

Urtetik urtera ere zonbait eskoletako haurrek talde-olerki batzu liburuan ezartzeko moldatzen dituzte.  Herria   2003-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus