Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pobreki iz pobretasunez. ik pobre 3.
Pobreki bizitzen zerraikan Parisen, mundua eta munduaren libertatea biak ukatuak bailitzaizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 260. orr.
Pobreki bezti eta biziki trixte ziren hiru gaztetxo ikusi nituen, hara eta hona zebiltzala, norbait bilatzen balute bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
Ondo pobreki jantzita zatoz zu, / horrela jarduterik hemen ez daukazu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 119. orr.
Nolaz egin ahal izan du kaseta xume hunek holako aberastasun eta berritzea? ez da segurik hor diruzko balentriarik, lehen bezain pobreki ari baita beti kaseta hau. Herria 2002-09-19