Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pobre 1 izond behartsua. ik txiro. (pertsonez)

Emakume pobre batekin ezkondua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 95. orr.

Gizon itsusia, pobrea, bakartia, ez da arras zoriontsua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Aspaldi samarrean, Isfahango kanpoaldean, Miseria izeneko gizon xahar pobre bat bizi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Urrutiko lehengusu bat naizela esango diot, ahaide pobre bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

Hurko pobreari laguntzea da aberastasunak eman dezakeen zorionik handiena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Dickens-en eleberrietako jostun pobre gaizki jantzi haiek bezala.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

"Kaioletako" gizon hauek langile pobreak ziren, denak klandestinitatean etorriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Bazen Bagdaden Hinbad izeneko zamaketari pobre bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 189. orr.

Arrantzale familia pobreak hortxe bertan metatzen dira: dozenaka lagun ur-ontzi bakoitzean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 138. orr.

Inguruko nekazari pobre batengana jo zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.

-Nekatuta nago pobrea izateaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 322. orr.

Venezuelan, ezer ez daukan txiroak badaki noraino den pobre, baina aberatsak ez daki zenbat diru daukan ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.

Gaur hobe da kasik pobre antxekoa izatea; lan gutxiago ematen du, zeren pobrea izateko ez baita diru askoren beharrik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Nola izango zen ba pobrea poltsikoan dolarrak zituen gizona?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

Ijitoak baino pobreagoa dun eta hiri ez zain komeni.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 87. orr.

-Pobreetan pobreenek ere gozokiak banatzen dituzte seme bat jaiotzen zaienean...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Ez aintzazko Kristo, gizaki ahul, pobre eta apala, mespretxatu eta baztertua, giza sufrimenduarekin, jaiotzatik heriotzara, bat egin duen Kristo baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

2 (bestelakoez)

Han, etxe pobre hartako eskailera ustelduetan, jario beldurgarrian esaten zituen Louk maitasunezko hitzak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Pago eder baten gerizpean gelatxo pobre bat atontzeko eskatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.

Ez zutela txabolatxo pobre bat besterik, lastoz estalia eta zume eta buztinezko hormaz egina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 563. orr.

Altzariak pobreak ziren, iragandako garai hobe baten aztarren bat edo beste izan ezik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Mantu koskor, pobre eta zarpail bat aurkeztu zioten, gotzainaren zerbitzuan zegoen nekazari batena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Uste dut, sailkapen horren gainetik, errima pobre eta aberatsak, onak eta txarrak berezi behar genituzkeela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 128. orr.

Pieza erretoriko bikain izan daiteke testu aldetik pobre den bertsoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Otxarkoaga auzune pobre bat da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

Ohitura horiek nazio pobre bati dagozkio bakarrik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Estatu pobreen eta enpresa multinazional erraldoien arteko harreman zaila.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Herrialde pobre zorpetuenen zorra arintzeko plana.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

Hori hala da mundu garatuaren aberastasuna mundu pobrearen ustiaketari eta azpigarapenari zor zaiolako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Literaturako gai zaharra da familia aberatsetako adar pobreen mikaztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 44. orr.

Baliabide gutxi dituzte ekonomia pobre eta azpigaratuei laguntzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.

Bentan ez nintzen gaizki bizi, zeren garai pobre haietan egunero hiru otordu egitea ez baitzen hutsaren hurrengoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

3 (adizlagun gisa) ik pobreki.

Pobre jaio eta mundu honetan erabat pobre bizi, gurutzean biluzik eta pobre gelditu eta inoren hilobian hobiratua izan zenaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.

-Pobre jaio gaituk eta pobre hilko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 124. orr.

Pobre bizi izan da, baina zorrik gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

Pobre hil zen, baina urtez eta ospez aberats, eta arimaren bake onean. kontuak kontu, Ingalaterrara itzuli zen 1589. urtean, pobre, etsita eta zitalduta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Pobre jantzirik zegoen, jaka beltz berdexka bat soinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.

Orduan, biluz sentitzen zen, pobre, minbera eta ahul.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Pobre bizitzeko hitza eman nuela Jainko eta gizon-emakumeen aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 625. orr.

Apal eta pobre nahi ditu anaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 541. orr.

Fiskoa hain pobre geratu zen, non Karlos Burusoilaren garaian inork ez baitzuen bere lurretan irauten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.

4 (izen gisa)

Pobre eta baztertuekin bat egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Pobre eta ezinduen artean ehun mila dinar banatzeko agindu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.

Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei.  Elizen arteko biblia   Sal 72,13

Etxebizitza funtsezkoa da leku batean errotzeko, baina etxea lortzea berez zaila bada, are gehiago pobre eta baztertuentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Kristoren eliza eta Asiskoaren eliza pobreen eliza duk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.

Inmigranteak, etorkinak, nonbaitetik etorritako pobreak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Natalinak gure bazkaria egiten zuenean, parrokiako pobreei ere emateko adina egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.

Korruptorik handienak aberatsak izan dira, eta politikoak; lapurra, aldiz, pobreari deitu izan zaio.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Beti bezala nagusi zerri eta azkarrek orgari tiraka zebiltzan pobre gaixoen lepotik bizitzen jarraitu zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Erabaki zuen, pobre guztiek eta edanzale guztiek egiten duten bezala, bere fedeko jainko bakarrari berriz fidatzea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 77. orr.

Europa batu honetan ere 50 milioi pobre dago.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

2003an 1,3 milioi pobre gehiago AEBetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

5 (hitz elkartuetan)

Agureak, emakumeek eta umeek pobre itxura zuten, besterik gabe; miseriaren trokelak milaka ekoizten dituen tipo eta irudi lauso horietakoak ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Tellagorrik pobre itxurak egiten zituen, Pitxia aberatsa zen; Tellagorri liberala zen, Pitxia karlista.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzo pobre (6); auzune pobre (5); erabat pobre (3); etxe pobre (4); etxetxo pobre (4); familia pobre (4); gizon pobre (6); herri pobre (10); herrialde pobre (3); izan pobre (3); jende pobre (5); milioi pobre (6); nahiko pobre (3); nekazari pobre (3); oso pobre (4)

pobre asko (3); pobre bizi (10); pobre dago (3); pobre den (4); pobre diren (3); pobre eta apala (3); pobre gaude orain (3); pobre gehiago (4); pobre gisa (3); pobre guztiak (4); pobre izan (3); pobre izatea (5); pobre jaio (7); pobre samarrak (3)

auzo pobrea (3); errima pobrea (3); herrialde pobrea (3); jende pobrea (5); latza eta pobrea (3); oso pobrea (9); oso pobrea izan (4)

pobrea da (12); pobrea dela (5); pobrea den (3); pobrea izan (7); pobrea izango (4); pobrea naiz (3); pobrea zela (4); pobrea zen (14)

pobreagoa zen (3)

aberatsak eta pobreak (7); andre pobreak (4); benetan pobreak (3); erdiak pobreak dira (3); herri pobreak (4); herrialde pobreak (6); langile pobreak (3); oso pobreak (9)

pobreak dira (15); pobreak direla (8); pobreak direlako (4); pobreak diren (4); pobreak eta aberatsak (5); pobreak gara (3); pobreak garela (3); pobreak izan (4); pobreak izango (3); pobreak zirela (3); pobreak ziren (7)

jende pobrearen (4)

apaiz pobreei (3); beste pobreei (3); herrialde pobreei (7); pobreei eman (7); pobreei emateko (5); pobreei laguntzeko (3)

herri pobreek (4); herrialde pobreek (9)

aberats eta pobreen (17); aberatsen eta pobreen (18); ahizpa pobreen (9); andre pobreen (13); herri pobreen (5); herrialde pobreen (13)

pobreen alde (5); pobreen aldeko (3); pobreen ama (3); pobreen artean (18); pobreen arteko (34); pobreen eta aberatsen (8); pobreen mahaia (3)

pobreenetan pobreenak (3)

herrialde pobreenek (3)

herritar pobreenen (4)

herrialde pobreenetako (3)

herrialde pobreenetan (3); pobreenetan pobreenak (3)

munduko herri pobreenetarik (3)

herri pobreetako (3); herrialde pobreetako (5)

herri pobreetan (5); herrialde pobreetan (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus