Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi bibliko hartan, oinordekotza bat irabazteko balio izan zuen platerkada batek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 33. orr.
Nahiago dut gogoak ematen didanetik bi platerkada eder jan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.
Patatak txorizoarekin, mundialak, egundoko platerkada ederra zerbitzatu zidan Ixabelek. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 76. orr.
Behin batez, platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Neskatilak platerkada bat bizkotxo ekarri zuen eta buruz buru begiratu zidan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 94. orr.
Etxe batzuen gerizpean atseden hartu bitartean agure batek platerkada bat talo eta gazta ekarri didanean, bizigarri gisa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.
platerkada bat gibel gordin eskatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.
Juriri frantses eskolak emateko proposatu dit eta platerkada bat zopaz ordainduko didala. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.
Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista. Elizen arteko biblia Has 25,34
Baina zergatik ez zuen Augustus zaharrak beste platerkada zopa eskatu behar? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.
-Aza-zopa oso gozoa dago gaur, laztana! -esan zuen Sobakevitxek, platerkada zopa zanga-zanga edandakoan eta erretilutik niania-puska ikaragarri handi bat hartuz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.
Prusiarra sukaldean ari da, pasta platerkada bat prestatzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Arroz platerkada batekin, gaixoen irribarre esker onekoarekin, eta arrastiri zoragarri haiekin, zoriontsu nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.
Sei dolar eta hirurogeiko lenteja platerkada bat hartu eta hamar dolarreko propina utzi dit... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.
Parez pare espageti platerkada bat genuela ari ginen hizketan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.
Laster granada platerkada batekin etorri zitzaien. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.
Geroxeago etorriko da, urdaiazpiko platerkada batekin, ardo botilarekin, dena guretzako. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.
Ia erdiraino irentsia du ahi platerkada. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Emakumea erdi etzanda zegoen, gozo-gozo, arrautza egosi bat espinaka-platerkada batean bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.
Zain urdinekiko bere esku finez, amak zopa-platerkada bat ipini zuen mutilaren aurrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 121. orr.
beste platerkada zopa (3); lenteja platerkada (3); platerkada zopa (6)