Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plater 1 iz ontzi biribila, ertza altxatua eta hondoa laua duena, jateko-eta erabiltzen dena.

Ivy hantxe, oraindik jantzi gabe, pomelo pare bat plater batean paratzen ari eta niri galdezka ea kaferik nahi al nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Mahaian ari naiz, platerak-eta jartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Arnasari eutsiz eta masailak estutuz, Emile platerak jasotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Zerbitzaria erretiluan bi plater ekarriz itzuli zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

Bi lagunentzako platerak atera, eta txukun-txukun zabaldu zituen zilarrezko tresnak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Mrs. Cardinalek sei plater ezarri zituen, bakoitza bere sardexka, aizto eta koilararekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Harryk mahaian ipini zituen platerak arrautza eta hirugiharrarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 24. orr.

Mariettek platerak aldatu ditu eta pastelak ekarri dizkie.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Neskameak plater batean oilasko erre bat atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Emaztea lardaskan dabil bere platerean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Platerarekin estali zuen berriro zartagina.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 119. orr.

Platerak harraskan utzi eta egongelara abiatu ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 73. orr.

Platerak garbituz ez da diru askorik irabazten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Van Daan andrearen plater sakon bat eskuetatik irristatu eta mila puska egin nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.

Plater azala jarria zuen zartagin gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.

Burua moztu ziotenean, plater zapal batean ipini zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Harraskan utzi zituen plater hutsak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 41. orr.

Plater eta eltze erabiliak harraskan zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Zerbitzariaren laguntzaileak beste plater zikin pila bat ekarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Zortzi plater zuri distiratsuetan kabiar-kanape bana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Zeramikazko plater handi bat zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Zirku saioak (malabareak, plater txinatarrak...) burutzeko duen estiloak [...].  Berria - Kultura   2004-03-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amaren plater hotsak barreiatu dira etxeko geometriaren bazterretatik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Gela husten hasita zegoen ordurako, eta plater- eta labana-hotsa zetorren atzeko gelatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 285. orr.

Bi mutur kontrario horien artean jaki lagungarriz beteriko plater-ilara paraleloak ageri ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Julian Schnabel, oso famatu egin da [...] subjektil bezala oihal bat erabili eta haren gainean portzelanazko plater puskak erantsiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.

Plater ertzaren azpira bildu zuen eskuzapia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.

Zenbait astez behin, senarrak, Berl Chazkeles-ek, plater joko berri bat erosi behar izaten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Goxotegia, agenteak, auto-garbitzaileak, plater-garbitzaileak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Beste plater-garbigailu zahar bat dago [...] bizpahiru josteko makina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Zerbitzu-mahaiko bi plater-berogailuak piztean, jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste janari-plater bat ekarriaz hurbildu zitzaion gero mahaizaina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 178. orr.

Albertok pasta-plater bat eskatzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 235. orr.

Gabrielek eta Daly andereñoak antzara-platerak eta urdaiazpiko- eta haragi-platerak trukatzen zituzten bitartean, [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Ama-alabak luzaro aritzen ziren ezbaian haragi-plater baten aurrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

5 (neurri gisa) ik platerkada.

-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Plater bat hestebete utzi dizut hozkailuan...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 53. orr.

Lotsatu ere egiten zen pixka bat, ezin baitzuen inoiz lortu plater bat okela, ezta txiki-txikia izanik ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

To, hemen daukak plater bat zopa, jan ezak, zakurra.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 116. orr.

Bazkaria, gehienetan, barazkiekin, patatekin eta plater bete farikekin osatzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Kalezuloan denek ezagutzen zuten plater gariari buruzko istorio bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Ohiko plater zoparekin ondu zuen eskastasun hau.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.

Berak atonduriko plater bete arroza txirlekin irensten nuen bitartean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.

· Nor bere plater-zopan murgildu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

6 platereko jakia.

Kabiarra Errusiako plater bat da, gaizkata izeneko arrainaren arraba gazituekin osatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Hiru plater prestatu zituzten: marmitakoa, hegaluze zerrak piperradarekin eta mendreska errea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Afalburuen aitzineko platera jan ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 170. orr.

Lehen platera ekarri ziguten handik gutxira, baita edariak ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.

Plater bero eta onak jaten zituen jatetxeen epeletan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 232. orr.

Arrazoi biologiko hutsak direla medio, euskal plater jatorrenek ez dute etorkizunik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

Lisak aholku onak ematen zizkion; hegoaldeko errezetak bazekizkien, eta Quenuk plater ederrak egiten zituen haren azalpenei jarraituz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Egiten zekien plater gutxitarikoa zen eta, beraz, sarri izaten zen hura afaltzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

McDonalds-etik hasita, enpresa-jantoki eta eguneroko otordua ematen duten jatetxeetaraino, plater gutxi eskaintzen dute denek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.

Hauxe zen Franz Josef enperadorearen plater gustukoena!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 241. orr.

7 hed

Eskopetaz plater-tiroan ibili ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Erdigunean iturri eder hura zegoen, bi plater zituena, behekoa zabalagoa eta handiagoa, eta goikoa tipiagoa [...] eta ur-zurrusta batek plater tipian goiti egiten zuen, eta gero beheiti, plater tipiaren beraren gainerat, nondik, gainezka egin ondoren, askarat erortzen baitzen, ur-jauzi zirkular bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Balantza kulunkarian, non askatasun pertsonala eta gizarte-zuzentasuna ari baitziren pisatzen elkarren kontra, teknologiaren giltza ingelesa plater antilibertarioan zegoen jarrita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.

8 irud

Frantziako hazkunde industrial eskasa eta Alemaniako enpresarien ZEW indize pattalak, plater normalagoak dira.  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Plater on bat egiteko osagai aproposak bildu dituzte Eibarren.  Berria - Kirola   2004-09-17

Rallyko azken egunaren hasieran Loebek zuen aldea ikusita, igandeko plater nagusia bigarren zen Duval eta Sainz hirugarrenaren arteko borroka izango zela zirudien.  Berria - Kirola   2004-08-24

Dena den, eguneko plater nagusia jaialdiko bigarren partidan iritsiko da, puntako lau aurrelari elkarren aurka jarriko baitituzte.  Berria - Kirola   2004-09-10

Plater nagusiaren atariko bikainak gerta litezke Serradé (2944 m.) eta Contraix (2951 m.), gaur hain lotsagarriki alde batera utzi dutena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

9 bizikletan, pedalekin higitzen den gurpil horzduna.

Plan de Corones delakoa ezagutzen du eta txantxetan aritu ginen, algaraka, hiru plater jarri beharko dizkiogula bizikletari.  Berria - Kirola   2006-05-06

Bizi-bizi igo zen Igorrekoa, plater handiarekin %8ko maldetan.  Berria - Kirola   2004-05-12

Plater handian gindoazen, eman eta eman eta bat-batean, sekulako aldapa.  Berria - Kirola   2006-05-10

Plater handia sartu, gogor eragin eta garaipena lortu.  Berria - Kirola   2004-03-12

Plater handia eta pinoi txikia jarri eta koskaz koska, ezinezko egin zuen hiruko horrek Somarribaren ametsa Bardolinoko helmugan.  Berria - Kirola   2004-09-29

Akabo, Lizarrusti bukatu eta plater txikia sartzeko denborarik apenas izango duelako tropelak.  Berria - Kirola   2004-04-09

10 plater hegalari

Portugaleten ere ikasle batek plater hegalari bat ikusi zuen astelehenean zazpiak aldera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 45. orr.

11 plater konbinatu askotariko platera.

Plater konbinatu bat eskatu zion kamareroari, 4 zenbakia, eta garagardo bat edateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

Bi bermut hartu, plater konbinatu bat jan, eta etxerantz bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Jantokian, plater konbinatuak jaten dituzte lankideek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

12 plater nahasi askotariko platera.

Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die, eta nik biei begiratzen diet, itsasoak mugatuko lukeen margoihal baten erdian bizia hartu zuketen figurak bailiren.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus