Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plangintza (491 agerraldi, 27 liburu eta 277 artikulutan) 1 iz plan edo egitasmo baten araberako antolaketa. ik planifikazio.

Huna aurtengo lanen plangintza: [...].  Herria   2004-05-20

Denboraren plangintza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Ez da plan makala, ez da plangintza estrategiko makala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

Espainiako guda, izatez, Europan demokraziak desagerrarazteko eta Bigarren Mundu Gerratea hasteko plangintza zehatz eta biribildu baten hastapeneko urratsa zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Orokorra izan beharko litzateke unibertsitate ikasketen eskaintzaren plangintza, eta administrazioari egokitu beharko litzaioke plangintza horren erantzukizun handiena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Etorkizunera begirako plangintza bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Brady plangintzak nekez onbideratu zuen Mexikoko ekonomia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Zer egin nahi duzuen kontatu diguzu, baina zein da hiru urterako egin duzuen plangintza?  Berria - Gaiak   2004-07-01

Plangintza bat antolatua da, 530 mila familia laborantzari lotzeko, 4 urte barne.  Herria   2004-07-22

Plangintzaren puntu nagusiak.  Berria - Mundua   2006-03-17

Plangintza ez da uste zenuen bezain egokia: bat-batean plangintza ezin duzula bete ohartu zara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Lehenengo urratsa plangintza bat egitea da, bildu duzun materiala nola antolatu eta erabiliko duzun jakiteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

Entrenamenduen plangintza egitea ez da lan erraza.  Berria - Kirola   2006-02-02

Plangintza egiteko, hiri hondakinen gorakada handia hartu dute oinarritzat.  Berria - Harian   2006-01-03

Gero, Udalak Donostiako Plangintza Orokorraren berraztertzea onartu behar du.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Datozen bost urteetarako plangintza onartu du Legebiltzarrak.  Berria - Mundua   2006-03-15

Gero, Udalak Donostiako Plangintza Orokorraren berraztertzea onartu behar du.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru plangintza-eskema.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Plangintza-eredu horri jarraitzeko honako pausoak ematea da gakoa: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

Hiru dira deskribatu ohi diren plangintza-motak: (1) intuitiboa, desordenatua eta analitikoa, (2) ordenatua, sintetikoa eta ideia garbiak dituena, eta (3) arrisku gutxi hartzen duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

Plangintza akatsa izan litekeela? hori gainditzeko tartea baduela? ados.  Berria - Kirola   2004-06-30

Espainiako Federazioko plangintza aldaketa.  Berria - Kirola   2006-04-13

Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko langile gehienak sinetsiak daude beren zuzendariak [...] halako tema latza duela ordutegiaren betekizunarekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 49. orr.

Nabil Kasis Plangintza ministroaren kasuan, [...].  Berria - Mundua   2004-08-08

Ekonomia eta Plangintza Ministerioko baimena zeukaten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak egin zuen lan-plangintza, banatu zituen eginkizunak...     «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Familia plangintzarako informazioa eman behar zaio jendeari, eta baliabideak.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Geroko industri plangintzak diseinatzen lagundu nahi dio hirukoari.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Herri erakundeek ezarri behar dituzte gizarte baten zientzia eta teknologiaren garapenerako ildo nagusiak, eta horretarako egiten dira zientzia eta teknologia plangintzak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

NUPeko hizkuntza plangintza egiteko batzordea osatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

«Herrialdearen beharrak» aztertu eta «kooperazio plangintza bat» hitzartzeko.  Berria - Mundua   2004-07-07

Beste horrenbeste esan zitekeen Kazetaritza karrerako ikasketa plangintzari buruz ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Idazketa-plangintza egiterakoan hiru aldagai hartuko dituzu kontuan: eredu desberdinak, edukiaren balorazioa eta denbora.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

Hiri Plangintza Alternatiborako Bulegoa.  Berria - Kultura   2004-05-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus