Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planifikazio (75 agerraldi, 12 liburu eta 51 artikulutan) iz 1 egitasmo edo zeregin baten garapena gidatuko duen plana finkatzea. ik plangintza.

Ustekabe andana harrigarri bat, bistan denez inolako proiektutatik, inolako planifikaziotatik etor ez zitekeena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabetzat eta legearen kontrakotzat jotzen du Itoizko urtegia, planifikazio faltagatik, justifikaziorik ez duelako eta ingurumenean kalte larria eraginen lukeelako.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 192. orr.

Hiri hau sobietarren planifikazioaren eredu biribila da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 277. orr.

PLH hiriko egoitzen planifikazioa, PADD garapen iraunkorreko plana.  Herria   2004-07-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nafarroako Gobernuak oso planifikazio eskasa egin du.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Ez nuen planifikazio berezirik egin, baizik eta neure burua pertsonaiek eramaten ninduten tokira eramaten utzi dut.  Berria - Kultura   2004-11-18

Aurretiko planifikaziorik gabe, Nafarroako bigarren hiririk handiena eraiki nahi dute.  Berria - Harian   2005-09-14

Gutxieneko planifikazioa eskatzen du horrek.  Berria - Kultura   2006-03-22

Hutsik gabeko planifikazioa, dena derrigor ondo egiteko beharra.  Berria - Kirola   2004-03-04

Planifikazio ekonomikoa ez da neokapitalismoaren ezaugarrietako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Jabier Salutregiren ustez ere, 18/98 auziak «planifikazio politiko-estrategikoa zuen», aurrez.  Berria - Harian   2005-11-20

Metodoak, berriz, antzinako herrialde komunistetako planifikazio zentralistetatik hartuak izaten ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Planifikazio genetikoa eta multzokako erosketak hobetu beharko lirateke.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Banekien askatasun antikontzeptibo eta planifikazio familiarraren alde borrokatzen zen elkarte erdi klandestino batekoa zela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizarte mugimenduak AHTren diseinu eta planifikazio prozesutik kanpo geratu zirela berretsi du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Lehenengo bi terminoak (Ordinatio eta Dispositio) ez zirela irizpideak, planifikazio-prozesuaren faseak baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Normalean, ez dira informazioa jasotzeaz arduratzen, ez dira planifikazio zentroetara joaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.

Rafael Calderaren gobernuko Planifikazio ministro izan zen.  Berria - Mundua   2004-09-08

Gizartea zahartzeak izango dituen ondorio ekonomiko eta sozialak aztertu ditu Ekonomia eta Planifikazio zuzendaritzak.  Berria - Harian   2006-01-11

Estatuko Azpiegitura eta Planifikazio idazkariarekin bilduko dela hurrengo astelehenean, Abiadura Handiko Trenari buruz hitz egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiri planifikaziorako bulego alternatiboak ordenadorearen bidez aurkeztu ditu azken urtean Pasaiarako eta Donostialderako pentsatutako proiektu urbanistikoak.  Berria - Kultura   2004-07-09

Plan berezia bukatzen denean, udalerriaren lurralde planifikazioaren parte bihurtuko da.  Berria - Harian   2006-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

planifikazio ministro (4)

planifikaziorik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus