Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pitzatua egotea ez da hautsia egotea; pitzatua egotea ez da osorik egotea ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.
Kristala pitzatu egin zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Betaurrekoen lenteetako bat pitzatuta zeukan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 238. orr.
Hezur puska batzuk zizel batez pitzatu, gero ebaki, eta mikroskopioz aztertu ziren. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Meniskoa pitzatuta neukala esan zidaten eta astebeteko atsedena hartzeko. Berria - Kirola 2004-04-01
Gelako hormetako bat pitzatu egin zen, zarata ikaragarria ateraz. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 233. orr.
Lurra pitzaturik eta lehor ageri zen alde guztietan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.
Beroketa-sistemako hodi bat pitzatu zuten sartzerakoan, eta urak hartu zituen bazter guztiak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.
Ezkerreko begiaren azpitik ezpain gaineraino, aurpegia goitik behera pitzatzen zion orbain itzel bat zeukan nabari. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.
Betondo bat ubeltzen hasia ikusi zion Mentxuk, eta beheko ezpaina apur bat pitzatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 165. orr.
Hotzak lasaitu egin du, ezpainak pitzatzen ari zaizkiola sentitu du, mingainarekin busti ditu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.
Ez dakigu izpiritua pitzatua, zulatua edo gaizki josia dutelako den. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.
Aitaren errietek, nire iritziak pitzatu beharrean, kontrako efektua eragiten zidaten: orduan eta alemanago sentitzen nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 27. orr.
Istant horretan, krak, zerbait pitzatzen hasi da zeure barnean, nola putzuetako izotza oinetakoen azpian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.
Etorri berritan ez baita komeni etxekoaren arauak pitzatzen hastea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.
Apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da, eta jardueren espezializazioa sortzen da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Haien harremana pitzatzen hasia zela sumatu zuen tristuraz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 173. orr.
Telefonoaren txirrinak etxeko isiltasuna hautsi du, bazkalondoko bakearen kristal finezko ahuleria pitzatuz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.
Negarrez ari zela iruditu zitzaidan, azkeneko hitzean pitzatu egin baitzitzaion ahotsa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.
Leiho atzean geratu nintzen, zeru beltzaren zamapean zitalduta ageri zen itsaso gris, zuriz pitzatuari begira. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Bera duk ganbara pitzatuta duena. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 21. orr.
Hire aita zahartuta zagok, baina oraindik ez dik ganbara pitzatzen hasita. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 100. orr.
Pitzatzen hasia ote nintzen ere... ahotsak entzuten nituela, zera! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 64. orr.
Kalezuloko auzokideek pitzatzen hasia zela esan zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Praile hau erabat pitzatuta zaukeagu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.
Neska hau pitzatzen ari duk. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.
Makina bat ezagutu ditut, betiko pitzatuta geratu direnak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 157. orr.
Baina halako harroaldiak barkatzen ez zizkiotenak ere bagenituen, eta galdezka aritu zitzaizkion pitzatua ote zegoen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.
Gaur zeharo pitzatua zaude. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Pitzatu egin zaik ala? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 11. orr.
Eskaiola pitzatua sabaian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 65. orr.
Horma pitzatuak beteko dizkiot eta lurreratuak jasoko. Elizen arteko biblia Am 9,11
Harresi pitzatuek baino sastraka erraldoiek hobekiago babesten zuten jauregi eroria. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.
Marmol pitzatuzko ezkaratz zabala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Urari eusteko gauza ez diren putzu pitzatuak. Elizen arteko biblia Jr 2,13
Aurpegia zimur-zimur eginda, ispilu pitzatu baten aurrean bere alkandora garbi-garbiaren aurrealdeko botoiak lotzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.
Emakume txiki, azal-ilun, horzgabe, konkortu bat, ahots kantari pitzatua zuena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.
Ahapeka ari zela, halako dardara pitzatu bat nabari zen haren ahotsean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.
pitzatu bat (3)
pitzatzen ari (5); pitzatzen hasia (5); pitzatzen hasita (4); pitzatzen hasteko (3)