Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutitu eta aldapa neketsua jaitsi zuten ondoren, mendiaren oinalde dardarkarira iritsi zirenean, Sammath Naurek lurrun eta kezko txurruta bota zuen, konoaren alboa arrakalatu eta, uholde geldo eta gorgarria osatuz, goitikin eskerga eta goria amildu zen mendiaren mendebaldeko aldapan behera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.
Burua bueltatu eta eraikinaren sabaia arrakalatu egin zela ikusi zuten, eta hausturetatik kea zeriola. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.
Harresiak arrakalatu egin ziren, hondakinetan amilduz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.
Merry harrien desfileari begira zegoen zur eta lur: beltzak eta higatuak ziren, batzuk okertuta, zenbait erorita, hurrengoak hautsita edo arrakalatuta; hortz zahar eta gosetuen ilarak ziruditen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.
Udako egunik ederrenak ere inoiz trumoi beldurgarriak hondatzen dituen bezalaxe, doktorearen zoriona ere bat-batean arrakalatu zuen inon izan daitekeen burutapenik itsusienak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.
Zaldi gainetik, behizainari galdetu zion, euskaraz hark ere: -Nongoa haiz? -arrakalatu zuen isiltasuna lapurraren ahots gordinak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.
Teilatua eta harrizko horma lodiak zeharkatzen zituen, isiltasuna arrakalatuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Drogak mila lekutatik arrakalatutako edertasun ospel hura, adibidez, irriaren argiak argitu eta berregituratu zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 82. orr.
Ahots arrakalatua zuen jada disko honetan Billie Holliday handiak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.
Horma arrakalatu eta erretako batean ordulari bat zegoen, bostak eta bost, leherkariek eraikina jotako ordua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.
Landaredi ezin ederragoa sortzen hasi da nire irudimeneko lur arrakalatuan, eta harria eta arrabioa besterik ez zen tokian, herrixka bat jaso zuten lehendabizi, hiri bat gero. Berria - Kultura 2006-02-12
Bi eliza ikusten ziren, tarteka, aire gardenean, elkarrengandik hurbil, noiz ezkerrean, noiz eskuinean, kotxeak bidean eginiko itzulien arabera: bata zurezkoa eta bazter utzia; bestea harrizkoa, horixka, zikina, arrakalatua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Aladinoren historiak errakuntzaz kontatzen du afrikar magoa bere jauregian pozoitua izan zela eta haren gorputza, drogaren poderioz belztu eta arrakalatua, zakur-katuetara bota zutela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.
1978ko uda-ko egun seguraski bero batean eraikuntza zahar hartan sartu eta pasabide arrakalatuetan zehar ikasgela hautsez beteriko batera eraman gintuztenean, ordea, dena zen diferentea: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.
Euli bat jarri zitzaion esku arrakalatuen gainean, baina ez zion kasurik egin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.
Hobbiten aurrean, errekaren ubidea arroka arrakalatuek osatutako harmailetan eteten zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.
Han, formika arrakalatu haren gainean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.
Txarolezko zapata arrakalatu baten puntaz zeraman konpasa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Tontor arrakalatutik suzko errekak jaurtiki zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 277. orr.
Spinozak hil arte gorde zuen soingaineko arrakalatua, gizakiek ez dutela beti egia maite oroitzeko. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.