Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pitxerkada iz pitxer betearen edari kopurua. ik pitxer 2; pitxertara.

Andereñoa, ekarri nahi al duzu pitxerkada bat Anjouko ardo gorri?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

Beste pitxerkada bat ardo atera nien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 329. orr.

Egunero bi pitxerkada ardo ateratzen dituzte handik, eta bi ontzikada ur jartzen haien ordez. Kirxa emaztearengana jiratu zen, pitxerkada ur hotzek esnatu izan balu bezalatsu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.

Orduan, lehen garagardo pitxerkada doi amaiturik, bisitarietako lauk lehorrera egin behar dutela diote.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus