Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Era guztietako ontziak, katilu nahiz pitxerrak, iltzetik zintzilik jarri ohi diren bezala. Elizen arteko biblia Is 22,24
Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Ez zegoen dirurik tximinia-erlaitzeko pitxerrean, eta egunean-egunean janari gutxiago genuen mahaian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Ez dut batere ogirik; eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Elizen arteko biblia 1 Erg 17,12
-Eguberri zoriontsuak! -esan zuen pozik, bere pitxerra jasota. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.
Mahaia ez da itzulika hasten, pitxerra ez da uzkaltzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.
Eraikinaren harri grisean, Jean Goujonek zizelkaturiko ninfa zuri-zuriek pitxerrak hustu eta beren grazia biluzia hedatzen zuten Saint-Denis auzoko egurats beltzaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 310. orr.
Pitxerretik edan nuen nik ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.
Lau zutabeko ohetik altxatu eta leihopean zegoen zilarrezko pitxerretik ura hartzera joan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.
Eskuzapiaren muturra pitxerrean sartu eta begiak freskatu zituen ur hotzarekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.
Gelazain mardul bat ikusi zuen, zilarrezko konketa eta pitxerra eskuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 417. orr.
Horman, berriz, bi margo, bi bodegoi: pitxer bat ezkerrekoan; eta fruta-mordoxka bat eskuinekoan; erdi ilunean ozta-ozta ikusgarri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.
Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako. Elizen arteko biblia Ir 25,29
Sutondoan nago pitxer bat ur eta beste pitxer bat ardo aldean hartuta. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.
Deus esan gabe, pitxer bat garagardo paratu zuen Charveten aurrean, eta erretilu bat, Clémenceren aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.
Ekarri pitxer bat ur eta garbiontzia honat! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.
Han gelditzen zen gauerdira arte, besteei aditzen, lau orduan pitxer garagardo bakarra hustuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.
Robine, pitxer garagardoaren atzean isilik, taldeko gizonik argiena iruditu zitzaion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 351. orr.
Auguste patiora joan zen lehenbizi, bi pitxer txerri odol ekartzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.
Pitxer bete sagardo aurrean zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.
Ezkerreko eskuan pitxer tipi bat arno zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 249. orr.
Lau pote haragi, bi pitxer marrubi, bi pitxer masusta gorri. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
Harryk bere pitxer-ertzaren gainetik begiratu zuen, eta arnasarik gabe geratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.
Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak, absenta edontziak, garagardo pitxerrak, baso oindun handiak, denak goikoz behera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
Hartu eskuan olio-pitxer hau eta zoaz Galaadeko Ramotera. Elizen arteko biblia 2 Erg 9,1
Esne-pitxerrak eskutik ihes egin zion eta lurrean txiki-txiki eginda geratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.
Lekuz aldatu zituen krema-pitxerra eta azukre-ontzia. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.
Fruta-erakusleihoak, lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.
Aritmomantziako liburu berria atera eta zuku-pitxerraren kontra jarri zuen zabalduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
-Tori, Koronela -esan zuen, lasai-lasai, diru-pitxerretik txanpon bat atereaz-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.
buztinezko pitxer (3); garagardo pitxer (3); pitxer bat ardo (4); pitxer bat garagardo (3); pitxer bat ur (6); pitxer tipi (3); ur pitxer (3)
esne pitxerra (3); garagardo pitxerra (3); pitxerra hartu (4)