Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pitin (165 agerraldi, 46 liburu eta 30 artikulutan) 1 iz/izond apurra. ik pittin.

Hurbildu arau, dabilen haize pitina mugiarazteko gai ez den zakur baten itxura hartu diozu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 66. orr.

Zakurren erasoak baga jitean heltzen dira, ura joaterakoan hondarretan gelditzen den purtzileria lako soinu pitinagoak utziz, ezagutu ezin dituenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Hala, hark lur jotzean, eranskin koxkor, luzagarri pitin bakoitza atzetik doa ausiabartzan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.

-Zer da, orduan? -galdetu zidan, bere jakinminari pitinik ere uko egin gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

Ezer pittinik aldatzeko ideia eta borroka guztiak erinnya mendekatiek bezala munduaren bazterreraino pertsegitzen dituzte.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.

2 pitin bat adlag apur bat.

Bi eskuekin sorbaldetatik heldu eta pitin bat astindu nuen, aski zuela esanez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Ateari pitin bat bultza egin eta pasillo hutsari begiratu nion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.

-Idazlea hilik zagok -esan nion ahotsa pitin bat altxatuz-. Eskuak izoztuta zeuzkan eta pitin bat ondoezik sentitu zen hainbeste bonboi irentsita.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 47. orr.

Lizentziatu berria zen, eta, hori ospatzen ari zelako-edo, pitin bat mozkortuta zegoen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 165. orr.

Gehixeago..., pitin bat gehixeago..., hori da eta!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Pitin bat baino ez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.

3 (izen baten eskuinean)

Zergatik ez diozu ziape pitin bat botatzen? hasieran zaila baita ikasi beharrekoari zentzu pitin bat hartzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Halaxe egon zen denbora pitin batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

-Ondo da, ondo da -esan zidan, etsipen pitin batez-, baina... beti oinez ibiliko gara?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 73. orr.

Hormadik Magnus Kopako bigarren partida irabazi du bart, zorte pitin batekin, Mulhouse gogorra mendean hartuta.  Berria - Kirola   2004-01-21

Kulbat pixka bat -gorringoz, arrozaz eta haragi xehatuz egindako pastela-, kabiarrez betetako aza gorri pitin bat, eta tea besterik ez edateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.

Ez zioten bada esan medikuek eskizofrenia kutsu pitin bat bazuela?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pitin bat gehiago (4); pitin bat makurturik (4); pitin bat zabaldu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus