Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Utz ezazue "gorputz" esperientzia-adigaitik pixkanaka bertan enpirikoa den guztia alde batera: kolorea, gogortasuna edo biguntasuna, pisua, sarrezintasuna bera; [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.
Beragandik dator muga oro, espezie oro, ordena oro; Beragandik neurria, kopurua, pisua. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 352. orr.
Erasoetan erabilitako lehergai bakoitzak 4,5 kiloko pisua zuen, bizkarzorro batean kabitzeko modukoa. Berria - Harian 2005-07-09
Nik ia 60 urte ditut, eta 120 kilo inguruko pisua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Elurraren pisuaz teilatuak okertu ere egingo zirela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.
Muskulua da gizon baten gorputzaren pisuaren % 40 inguru. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Nire pisu guztiaz zapaltzen dut gidako palanka, horma bat botatzen ariko banintz bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.
Bat-batean nire pisu guztia galdu eta airean sentitu nintzen, eserita nengoen aulkitik hogei zentimetro gorago. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.
Gauza jakina da adreiluzko paretek [...] ezin diotela pisu batetik gorako zamari eutsi. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.
Pisu bereko harri koxkor bi zituen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 159. orr.
Merkatalontziko sotoan pisatutako ikatzak ikaztegira iritsitakoan ere pisu bera zuela kontrolatu behar nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Zer balentriak garai batez, Aurizberritik eta Lasara pisu horretako kargak eramanez zalu zalua! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.
Pisu gehiegitxo dauka, baina aizkolari handia da. Berria - Kirola 2004-03-19
Maleta eskuetan hartu eta oso pisu gutxi zeukala baieztatu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.
Sorpresa ederra hartu du Santik, Berangon jasotako behiak uste baino pisu dezente handiagoa eman baitu baskulan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 152. orr.
Berez izaten da zurruna eta pisuaren eraginez ez da erraz okertzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.
Ezustean, tontorrean metatu elur-hegala pisuaren pisuz urratu zen eta amilka erori. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.
Bide ondoko etxeak ere osorik dardaratzen baitira hain pisu handikoak ez diren gurdien pasaeran. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.
Pisu ikaragarria zuen, eta ukitzean beroa zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.
Sua urrun botatzen du eta hautsa lekutara zabaltzen, eta belztasun zarratuko kea iraulkatzen du eta aldi berean pisu izugarriko haitzak jaurtitzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.
Eztiki eraman nuen Ixabel gure ohetik gelako sehaskara eta bere gorpuzñoaren pisu arina nire besoetan nuela. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 177. orr.
Zaldia gutxigatik ez zen lurreraino makurtu hain pisu astunaren zamapean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 138. orr.
Drakmak bere pisu neurtua izan behar du eta ongi ikurkaturik egon. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.
Zeure bizkarrean zintzilik zeraman besoak pisu harrigarria hartzen zuela sentitu zenuen, lehenago ez bezala. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.
Besapean, berriz, pistolaren pisu lasaigarria. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.
Pisu molekular baxuko polietilenoa, dentsitate baxuko polietileno lineala (LLDPE), dentsitate altuko polietilenoa (HDPE), pisu molekular oso-oso altuko polietilenoa (UHMWPE),... Berria - Gaiak 2006-01-12
Pud: Errusiako pisu-neurri antzinakoa (16,3 kilogramoren baliokidea). Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Esan behar da, beraz, gorputzen grabitatea ez dela pisu-kopuruaren araberakoa izaten, bakoitzaren izaeraren araberakoa baizik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.
DIUak ez du pisu aldaketarik eragiten, ezta likido erretentziorik ere, hau da, ez du loditzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 100. orr.
Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen, baina sukar handia, pisu-galera eta eldarnioak eragin zizkion, bai eta krisi epileptiko bat ere beharbada. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.
Ez zituen pisu neurketa haiek osasun kontuengatik burutzen, nahiz eta jakin bazekien argalduz gero ez zitzaiola [...] arnasa desneurrian larrituko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.
Gaur egun Frantzian 5,3 milioi pertsona dira gizenak eta 14,4 milioi pertsonak pisu arazoak dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Demagun ezen, zilarraren pisu-legeen arabera, zilarrezko hiru liberako ezkutuak berrogei sos-erdi balio zituela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.
Pisu astun bat jaso behar denean edo pala bat lur gogorrean sartu, gorputz osoa zurruntzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Oinaze-zaldian zintzilikatu zuten, burdinazko pisu ugari beraren gainean jarriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.
Burdinazko pisu bati loturik eta perla beltza kolkoan, salto egin zuen uretara, tiburoien bazka eginik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.
Pisu jaurtiketako proba hango olinpiar estadioan jokatuko baita. Berria - Kirola 2004-08-10
Askoz handiagoak izan daitezke tentsioak kirolarien kasuan, batez ere oinak lurretik altxatzeko edo lurrean pausatzeko unean, edo pisu-jasotze eta antzeko jardueretan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.
Pisu-jasotzaileek eta disko-jaurtitzaileek eman zuten hezur-mineral kantitate handiena. abiadura probetako kirolariek, pisu altxatzaileek eta eskubaloi eta futbol jokalariek erabiltzen dute batez ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.
Emakume bat atera zen, lehen begi kolpean pisu-jaurtitzaile edo agian mailu-jaurtitzaile errumaniarraren itxurakoa iruditu zitzaidana. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 45. orr.
Haltera-pisuak jasotzean min hartzen nuela, batez ere, belaunak behartzen nituenetan. Berria - Kirola 2004-04-15
Bart hasi dira Azkoitiko (Gipuzkoa) pisu neurtuko idi probak. Berria - Kirola 2004-11-30
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Frantziar iraultzaileek, beren egutegi sekular berria ezartzen hain osoro huts egin zutenek, arrakasta ekumenikoa izan zuten beren pisu eta neurri berriekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamigabeko opilez, [...], pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten. Elizen arteko biblia 1 Kro 23,29
Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak. Elizen arteko biblia Ez 45,10
Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan. Elizen arteko biblia Dt 25,13-14
Bildutako zilarra hiru mila hirurehun eta hemeretzi kilo izan zen, santutegiko pisu-neurriaren arabera. Elizen arteko biblia Ir 38,25
· Pisa nazala Jainkoak pisu zuzenez, eta ikusiko du nire prestutasuna. Elizen arteko biblia Jb 31,6
Nire presentzia hutsa harlauza batena baino pisu astunagoa zen Umbertorentzat, eta garbi nuen ez niola ezer gehiago eskatuko hainbeste lagundu zidanari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 295. orr.
Beldurraren pisuak larritzen zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.
Izututa eta lotsazko eta kaxkarkeriazko pisu eutsiezin batek zanpatua. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.
Hala ere, oraindik halako pisu bat nabaritzen nuen bihotzean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.
Ez dut sukarrik, baina halako pisu astun bat sentitzen dut bularrean, inor ukabila sartzen ari balitzait bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.
Beteranoa naiz, eta nire adinarekin, urteek pisu bikoitza daukate, baina ondo nago oraindik. Berria - Kirola 2006-03-17
Ez dakit ondo edo gaizki egiten ote dudan hau guztia zuri idaztean, baina iruditzen zait arindu egiten naizela nirea ez den zama baten pisutik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 147. orr.
· irud/hed Bere aldetik, Albert Pery auzapez ohiak erran du halako pisu bat kendu diola Pauen hartu erabakiak. Herria 2001-06-21
Lehertzen banaiz, hobe; horrela pisu bat kentzen dute gainetik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.
Burua altxatu zuen, gainetik pisu handi bat kendu bailuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 62. orr.
Gainetik pisu handi bat kendu izan baliote bezala ari zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 153. orr.
-Gure andre erreginarendako da -eman zion Arburuak aitatxiri, gainetik pisu astuna kentzen duenaren keinua eginez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Hori bada nahi duana, pisu galanta kenduko didak gainetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 233. orr.
Komentuko pisu guztia haren gain geratzen zela eta ez beraien gain. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 965. orr.
Baina gero eta pisu handiagoko zama bat ere bazuen: bere izena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.
Batasunekoek eta Sozialistek eramaten badute negoziazioaren pisu nagusia, adibidez, ez al lioke honek jeltzaleei lagunduko? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.
Holako arrazoinekin, zer pisu dute Itoitz eta auzo herrietan bizi diren 50 bat jendeek? Herria 2003-06-26
Esaten ez dena azalean itsatsita bezala geratzen da, pisua dauka, hortxe dago, eta igarri egiten zaigu, ikusi ez arren. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.
Ez dugu sinisten pisu bera dutenik emakumezkoak eta gizonezkoak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.
Berrehun urtean gugan pisua izan duten printzipio sasi-moraletaz askatu ahal izango gara orduan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.
Nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
Julio Cortázar ere aipatuko nuke narratiban, niretzako pisu handia izan baitzuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.
Ezaugarri horiek pisu desberdina dute unibertsitateen arabera eta unibertsitateen zentro edo sailen arabera. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
Nekazaritzak ekonomian pisu handia zuenean, klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.
Gazte sasoiko ilusioek pisu handiagoa hartzen dute gure oroitzapenetan, ametsen gauzatzeak baino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 123. orr.
Bietan "inprobisatutako zatia"k pisu handiagoa hartzen du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.
Lausenguak utzi eta pisu handiagoko arrazoiak agertzeko aldia nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.
Txinak Japoniak baino pisu handiagoa du, Indiak Alemaniak baino handiagoa, eta Mexikoko BPGak Kanadakoa gainditzen du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.
Nahikoa da, nire ustez, lotura horien pisu guztia sentitzea eta aztertzea, lotura horiek lasaitzen dituen ekintza krimentzat ez hartzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.
Mundu-ekonomia zirkulu zentrokideetan zegoen egituratua; zentroarekiko mendekotasuna hazi ahala, behera egiten zuen pisu ekonomikoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.
Antzerki tarteetan umorea nagusi da, eta dantza tarteek, berriz, pisu dramatikoa hartzen dute. Berria - Kultura 2006-01-20
Klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 53. orr.
1964an pisu astunen munduko txapeldun, Sonny Listonen aurka. Berria - Kirola 2004-02-25
Lehenik eta behin, halere, hobe kontuak egin, ez duk uste? -pisu astuneko boxealariak bezain erromantikoa zen, alajaina!-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.
Boseoan ere, peso mosca deitzen zaio pisu arineko jokoari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.
Ukabil-joko handia, bertoko sekzioko Mirko Bagotti alderdikide eta pisu-maila handienekoaren eta Probintziako Federazioko Anteo Gorlini alderdikide eta pisu-maila handienekoaren artekoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.
Ickboxing-a gailurrera iritsi da Euskal Herrian, azaroan Ignacio Txino Sanchezek pisu ertainean munduko txapeldun titulua berretsi ondoren. Berria - Kirola 2004-12-28
-Herfy eta Kid euli pisuko txapelketa lortzeko lehian arituko dituk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.
1,72 metro eta 66 kilo (welter pisua). Berria - Kirola 2004-02-15
Welter pisuko Espainiako txapelketa. Berria - Kirola 2004-10-17
Espainiak 560, 640 eta 680 kiloetan jardungo du, eta hiru pisu horiek Mutriku, Gaztedi eta Goiherriko tiralariek tiratuko dute, konbinatuak osatuta. Berria - Kirola 2004-08-28
Ohiko pisuetan jardungo dute tiralariek; hots, 480 eta 520 kilokoetan emakumezkoek eta 560, 600, 640 eta 680 kilokoetan gizonezkoek. Berria - Kirola 2004-01-09
Pisu txikian tiraldi estuak ikusi ziren, eta hainbat txandatan lehia polita, gainera. Berria - Kirola 2004-01-17
Pisu txikian izan dugu hutsunea, esku hartzeko asmoa baikenuen, baina tiralari bat lesionatu egin zen. Berria - Kirola 2004-06-01
Aurtengo lauko txapelketan bi pisutan irabazi du, baina tiralari guztiak erabili gabe. Berria - Kirola 2006-01-13
Pisu nagusian Nuarbek tiraldi guztiak irabazi zituen bere herrian jokaturiko saioan. Berria - Kirola 2004-06-19
600, 680 eta pisu libreko finalak jokatu zituzten, eta Ezpeletakoek tiraldi guztiak irabazi zituzten. Berria - Kirola 2004-06-08
Halako moldez non ematen dituena ez dadin saihestu ez makurtu batera ez bestera; aitzitik, erdian egonik pisu-orratza bezala, utz diezaion bitarteko gabe jarduten Egilea sorkariarekin eta sorkariari Egile eta Jaunarekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.
Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak; begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak. Elizen arteko biblia EsZ 11,1
Gorputz guztiak pisuak dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.
Zer akidurak biltzen ziren beti kurri eta zenbait aldiz zaku pisu bat bizkarrean, berdin kintal erdikoa! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.
Doi-doi hartu nuen eskuetan tabako kiratsa zerion jaka pisu hura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 24. orr.
Bere bidea egiten zuela, denen ezkutuan, zurean intsektuek egiten duten bezala, oskol hustu bat uzten baitute altzari pisu bat bazegoela uste genuen tokian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.
Itsuak baitziren; itsutasunaren aintziran murgildutako bi harri pisu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.
Bala bat errekamaran sartuta, armak pisuagoa ematen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.
Makineria pisuaren laguntza behar duten zientziaren edo pentsamenduaren eremu handi-zabalak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.
Nonbait urrun zegoen jada Manhattan, horko trafiko pisua, jendearen presa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 151. orr.
Ni, artean, erdi lotan nengoen, eta halaxe ohartu nintzen denetaz, laino pisu batzuen atzetik bezala. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 89. orr.
· Anjelmariren burua pisu egin zitzaion eskuartean, eta bere horretan laga zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 185. orr.
Bai, jatorrak dira, baina pisu samarrak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 50. orr.
Karguaren zama ote da holakoetan pisuegia? Herria 2005-05-12
Bertzelakoak dira damuaren petxa pisuaren ordaina pagarazten duten plazerak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.
Erabaki pisuak hartu dituzte, erranez denen artean behar dela ziloa estali. Herria 2002-12-26
Berehala erantzi, eta, burusi azpian sarturik, lo pisu batek hartu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.
Berunezko egunsenti pisua, eta gorputz beratza, epela, ohe arrotz batean, gela arrotz batean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.
Bere begi hunkigarriekin tinko begiratzen zidan, begirada pisu nekatu batez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.
Une batez isiltasun pisu bat nagusitu zen etxebizitza erraldoiaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Badudala halako arrangura pisu bat, buruan ziztaka bezala ari zaidana. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.
Emeki-emeki halako tristura pisu, eutsiezin batek hartzen ninduela sentitu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.
Arrazoi horrek huts egiten baldin bazuen, banuen bertze bat pisuagoa: pistola aldean eramaten nuen beti. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.
Palankatxo moduko tresna bat, hamahiru libra pisu eta ia metro erdi luzekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Balea ederra, dotzena bat metra luze, adituen arabera hamar bat tona pisu. Herria 2004-05-27
Aspaldian ondo hotan ikusi den handiena, 18 metra luze eta 50 tonaz goiti pisu... Herria 2004-11-11
Behi horrek maiatzaren 22-an eginen bost urte, 1058 kilo pisu. Herria 2003-03-06
Pentsa, 38 kilo pisu, ez baita harritzeko holako arraina ezin menperatuz azkarki penatu behar izan bada ere gure gizona...! Herria 2004-04-22
Pisura erosi nahi izan zizkidatenan batek. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 90. orr.
Segidan datorrenak, ordea, lotsa bera gorritzerainokoa du gordinkeria: "haren itxura, saldu ahal baliteke pisura, urrearen truke, nork erosi faltako ez luke". Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
-Pisuzko arrazoiak, alajaina. Oraingoan ez nion mintzeko esan hori, pisuzko argudio gisa baizik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 254. orr.
Pisuzko argumentuak jarriko dituzte mahai gainean, eta bero-bero haien alde egin, mendea 1999ko abenduaren 31n bukatzen dela baieztatzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.
Elorrietak ziurtatu zuen LAB dela ELAren «pisuzko aliatu posible bakarra». Berria - Ekonomia 2004-12-01
Sinposiotik pisuzko hainbat ondorio atera badituzte ere, medikuak ez daude erabat gustura. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.
Argudioa, hasieran pisuzkoa dirudien arren, batere oinarri gabea dela ikusiko dugu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.
Iradokizun hau gordinegia da pisuzkoa izateko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.
Ustekabea izan bazen ere, ez zuen horrek ondorio politiko pisuzkorik izan. Berria - Euskal Herria 2004-08-28
Orain, ordea, "iritzi-berritua" baitzen familia, aukera ona zen oztopo psikologiko pisuzko bat desegiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.
Hainbat arrazoiz, batzuk pisuzkoagoak besteak baino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.
Anjelmariren burua pisu egin zitzaion eskuartean, eta bere horretan laga zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 185. orr.
Material baten pisu espezifikoa balantzarik gabe kalkulatzea ez da noski gauza erraza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Nire asmoa ez da hemen inolaz ere hau benetan materien ezberdintasunei pisu espezifikoaren arabera gertatzen zaienik baieztatzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.
Burua biziki pisu nuen eta bihotza arrunt minbera. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.
Bi kiloz petik pisu du taula horrek. Herria 2003-05-29
Judu aireko batek tona bat pisu zuen bonba bat du bota, hain xuxen jende frango bizi den gune batean... Herria 2002-08-01
· Diga hori azkartzeko bost ehun harriz estaliko dute, bakoitzak hogei tona pisu. Herria 2003-01-21
arrangura pisu (14); arrangura pisu bat (6); arrangura pisu batzu (6); giro pisu (4); gorputzaren pisu (9); isiltasun pisu (5); isiltasun pisu bat (3); kilo pisu (6); lo pisu (3); lo pisu batek (3)
pisu arineko (3); pisu asko (5); pisu astun (6); pisu astun bat (4); pisu astuna (8); pisu astunak (4); pisu astunen (6); pisu astunetako (7); pisu astunetan (5); pisu berean (3); pisu bereko (6); pisu berezia (4); pisu dezente (3)
pisu eta neurri (5); pisu galera (3); pisu gehiago (21); pisu gehiago dute (3); pisu gehiegi (5); pisu gehien (3); pisu gutxi (6); pisu gutxiago (5); pisu gutxiko (3); pisu gutxirekin (4); pisu gutxirekin jaiotzen (4); pisu handi (3); pisu handia (73); pisu handia dauka (4); pisu handia du (16); pisu handia dute (7); pisu handia hartzen (4); pisu handia izan (10); pisu handia zuen (3); pisu handiagoa (60); pisu handiagoa du (6); pisu handiagoa dute (3); pisu handiagoa eman (4); pisu handiagoa hartzen (6); pisu handiagoa izan (7); pisu handiagoak (3); pisu handiagoko (5); pisu handiegia (7); pisu handiena (7); pisu handiko (21); pisu handikoak (8); pisu horretako txapela (3)
pisu ikaragarria (4); pisu izugarria (5); pisu jaurtiketa (6); pisu jaurtiketan (4); pisu libreko (3); pisu molekular (3); pisu nabarmena (4); pisu nagusia (3); pisu neurriaren (12); pisu neurriaren arabera (11); pisu neurtuko (3)
pisu osoa (3); pisu politiko (9); pisu politiko handia (4); pisu politikoa (6)
pisu xuxena (3); santutegiko pisu neurriaren (11)
tona pisu (3)
altuera eta pisua (5); aski pisua (3); begiradaren pisua (3); berebiziko pisua (3); bizitzaren pisua (3); galdutako pisua (3); garrantzia eta pisua (3); gehiegizko pisua (12); gehiegizko pisua dute (3); giro pisua (4); gorputzaren pisua (8); isiltasun pisua (3); izugarrizko pisua (3); kiloko pisua (14); kiloko pisua du (3); partidaren pisua (3)
pisua dauka (3); pisua du (16); pisua dute (9); pisua eman (6); pisua eramaten (4); pisua gal (3); pisua galdu (7); pisua galduko (3); pisua galtzea (3); pisua galtzeko (5); pisua galtzen (7); pisua har (3); pisua hartu (10); pisua hartzen (3); pisua izan (11); pisua izango (4); pisua kendu (5); pisua sentitu (3); pisua sentitzen (5); pisua urretan (3); pisua zen (5); pisua zuen (9); pisua zuten (3); pottoka baten pisua (3); pottokaren pisua (3); tonako pisua (8); tonako pisua du (4)
karga pisuagoa (3)
arrangura pisuak (10); elurraren pisuak (5); elurraren pisuak eraginda (3); pilota pisuak (3); pisuak altxatzen (9); pisuak eragin (3); pisuak eraginda (4); pisuak eta neurriak (3); pisuak izan (4)
gorputzaren pisuaren (4); pisuaren arabera (8); pisuaren azpian (9); pisuaren eraginez (3); pisuaren ondorioz (3)
pisuari eusteko (3); pisuari eutsi (9)
pisuzko arrazoia (3); pisuzko arrazoiak (4); pisuzko arrazoiengatik (3); pisuzko arrazoirik (4)