Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pipertu, piper(tu), pipertzen (orobat pipartu g.er.) 1 da/du ad erresumindu.

Nik, gero eta pipertuago, zuhurtasunezko neurri guztiak albo batera utzirik, erantzun diot: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

-Kirats-bonba bat utzi genuen korridorean eta Filch pipertu egin zen gurekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

-Hik heuk ere badakik hori -pipertzen hasia zen-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 108. orr.

-Paradisuaren izen onaz ni arduratuko naiz -oihu egin zuen Jesusek pipertuta-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.

Nazkatuta naukazu, entzun?, nazkatuta; pipertuta bazaude, ez niri bota kulparik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Deseroso sentitu nintzen, haserre, pipertuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.

Pipertuta edo, Piterman eta Cos zeharo berotu ziren.  Berria - Kirola   2006-03-08

Katuak oso pipertuta ematen zuen, lepoan lotuta urre-antzeko letoi-xafla bat baitzeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

Eztabaida pipertu baino lehenago, ados izan gara mozteko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 191. orr.

2 (era burutu izenondo gisa)

Haren izaera pipertuaren eta eztabaida amaiezinen hotsa luze gabe heldu zen nagusiengana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Arnasestuka gelditu da etxeko atalasean eta hizketa molde pipertuarekin galdegin dio: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

3 gatz-pipertu ik gatz 11.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus