Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gatz 1 iz gai zuria, xehakorra, urkorra, ahogozo minekoa, janariak ontzeko edo usteldu gabe atxikitzeko erabiltzen dena.

Gatzak odola garbitzen du.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Itsasoa ikusi nahi nuen, ez nire arbaso hortz-urdinduna zetorreneko ekaiztsu hura, baizik itsaso epela, gatza datorrenekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Bi libra arroz, piper batzuk, gatz inar bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 262. orr.

Itsasoko gatzarekin nahastuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Dendan salgai zituen janari askok eta askok, gatz artean dizdizka, itsasoa ekartzen baitzioten gogora.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Eskukada bat gatz hartu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Ez al diok gatza bota?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Gatz iodatua ere neurrian hartu behar da, osterantzean, hipertentsioa eragin baitezake.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Gatz iodatua ere neurrian hartu behar da, osterantzean, hipertentsioa eragin baitezake.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Haitzek, itsasoan zintzilik, uneoro zer galtzen duten, gatz hozkariak janda.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Platerean txorten berde mordoxka bat eta gatz busti pixka bat baizik ez zaio geratzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

Bai gatzaren, bai koroaren zerga kentzen dizuet judu guztioi.  Elizen arteko biblia   1 M 10,29

Eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.

Atzera hainbestetxo begiratzen baduzu, gatzezko estatua bihurtuko zara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.

Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Gatz eta hondarrezko basamortu hura.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.

Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago.  Elizen arteko biblia   Dt 29,22

2 (neurriekin)

Aski zela 20 gramo gatz litro bat uretan nahastea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

150 tona gatz bota dituzte Gasteizko kaleetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ontzi bat urez bete, gatz pittin bat disolbatu bertan. Paduren gatz-usaina nabaria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen.  Elizen arteko biblia   Has 19,26

Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Krakovian-edo, gatz meategi batzuk bazirela jakitea ez zen agian osa baliagarria izango, baina gatz mean bertan induskatuz eliza edo katedrala egin zutela jakitea oso garrantzitsua zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Kozkor handiko gatz mordoak daude muinoetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Eta gatz haitz honetatik abiatuz Atlas izena duen mendia dago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.

Hirian Gatz Etxe deitu zioten Saltzen eraikinari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

3a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

4 ohiko gatzaren antzeko gai urkorra.

Bainugelara joan nintzen berarentzako amonio-gatzak hartzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

Hor apalaren gainean dauden gatzak bota itzazu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

5 (kimikan) gai elkartua, azido baten hidrogenoa, osorik edo partez, metal atomoek ordezkatzen dutenean eratzen dena.

Grisa da [zinka], eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Antzinako alkimian Ammonen tenpluko Gatz Amoniakoa zeritzona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Gatz mineral batzuen kontzentrazioa doitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Gatz hori, bada, erreduzitzaile gogorra da, erran nahi baita irrikan dagoela bere elektroi jakin bi jaregiteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Lorpen handia izan zen jadanik kimikariek (Scheidekünstler) gatz guztiak bi genero nagusietara murriztu ahal izatea, azidoak eta alkalinoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 231. orr.

Gatz-soluzioetan substantzia usaintsuak erabilita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Giza giltzurruna ez da gai % 2 baino gehiagoko gatz-kontzentrazioa duen gernurik sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

Elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

6 irud bizitasuna ematen duen zera.

Baserritar ilustratuak izan nahi baitzuten biek ala biek, ume-umetatik: bi uharte, nekazarien ezjakintasunaren itsaso gatzik gabean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 56. orr.

Gatzik gabea, bizitasunik gabea, guretzat oraindik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.

Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Italiako idazleek berebiziko gatz, ozpin eta piperra ateratzen jakin dute dialektoen erabilera literarioari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Bere esaldietan gatz eta azukre zipriztinak zeuden beti.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 129. orr.

Solasaldi inuxente eta itxuraz tekniko bati gatz eta piper pixka bat jartzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Baina niri iruditzen zait olgeta hauek hotzak eta gatzik gabeak bihurtzen direla, geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Haiekin konparatuz, gaur egungo hauteskunde-kanpainak gatzik gabekoak iruditzen zaizkit.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 87. orr.

Edo konplimenduren bat esaten dute, ez gatzik gabea baina liburu-usain nabarmenegikoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Gu askoz ere sentiberagoak gara, askoz hobeto egokitzen gara egoera batera edo bestera, gatzik gabeko alproja mugatu bat besterik ez da, batere erakargarritasunik ez duena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.

Ez, nire lurra erakutsi nahi dizut, nire gaua! -diot nik bere pikardiari gatza kenduz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 160. orr.

Elsbethek, ordea, ironia eta gatza goratu zituen nik erantzun hutsal bat ikusten nuen tokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 215. orr.

Baina bizitzak ez du gatzik arriskatu gabe...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Gutxiengo sortzailea, historiaren aro guztietan munduko gatza izan dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Debekuaren gatzak ematen zion bere gustua festa koxkor hari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.

Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea: triste, gatzik bako, udazkeneko putzuen kolore mugagaitz horretakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Saunier Duval taldea izan zen atzoko etapari gatza eta piperra jarri ziona.  Berria - Kirola   2004-08-05

Gatzik gabeko pilotak dira, haienak baino motelagoak, ez hain politak.  Berria - Kirola   2004-01-15

7 gatz ale (orobat gatzale g.er.)

Hankamuka egin ditut urrats batzuk gatz ale zaharrak zanpatuz, mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Abandonatua zegoen txirla bat hondarrezko muino baten gainean bezala, bizitzak bazterrean utzia gatzale lehorrez bete zedin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

8 gatz harri ik gatzarri.
9 gatz lore

Harginak Italiatik ekarri zituzten, Torino aldetik, aurrealde jantzita utz zezaten eta haiek gatz loreak landu zituzten han, goitik beheraino, han, ezker-eskuin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Frantsesekin ere bazituen harremanak, hauek Kamargako gatz usaintsua eta Guérandeko gatz-loreak ekartzen baitzizkioten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Hondarra birrintzen da gatz-lorearekin fin-fin, irinaren pareko egin arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

10 gatz-ozpindu ik (orobat gatzozpindu.
11 gatz-pipertu gatz eta piperrez prestatu.

Tomate berde frijituentzat, Sipseyren errezeta: Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.

Gurinak urrin ezin txarragoa zabaltzen zuen, arrainak, aldiz, freskura gatz-pipertua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus