Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintatzaile 1 iz paretak eta kidekoak pintatzen dituen langilea.

Nagusiak, lehenik, pintatzaile ofizioa irakatsi zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Berdin kafetxeetako zerbitzari edo etxeko horma pintatzaile noble Hans izena izatearen bekatua soilik zutenak gorrotatu behar al nituen?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

2 margolaria. ik pintore.

Pintatzaileak koadroa hartu eta iparraldeko lurraldera ihes egin zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 209. orr.

Hain zen ederra etxe hori, non Rembrandt pintatzaileak, karrikan bertan bizi zenak, margotu baitzuen haren aurrealdea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Luisa koadrora hurbildu zen, gertutik ikusi nahi baitzuen Françoisek pintatutako emakumea, baina pintatzaileak aurrea hartu eta kendu egin zuen bistatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Emakumeek bai: gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok, batzuk are piano-jole, urmargoz pintatzaile, brodatu-egile, ile-txirikordatzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Koadroaren hondoko aldean, pintatzailearen begi burlati eta txantxazaleak, ordea, pintatzaile-kapeluaren azpitik begira, pintura osoa komedia dela erakusten du  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pintatzailearen harridurako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus