Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua, tonu bitxi zoragarriekin margotua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Tafetaz pintarraturiko gona, jaka-gona multzo beixa eta damaskoz eginiko gona luzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.
Erbi gorri handiak, eper pintarratuak, ur hegazti kolore brontze-grisekoak, Errusiako larreoiloak, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Gona luze pintarratuak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.
Neguan, faisaien purpuran ere etzaten ziren, bai eta hegatxabalen errauts grisean, eta eper, galeper eta birigarroen zeta pintarratuan ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Txakur gaztea ero baten moduan dabil tximeleta pintarratu baten atzetik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.