Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabartu, nabar(tu), nabartzen 1 da/du ad nabar bihurtu.

Ordurako kolore eztietan nabartua zen jendetzaren artetik igaro eta txilin-hots alaiko musikatara joan ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Kolore anitzez nabarturiko irudiek.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,4

Kale janzkeran, emakume asko eta asko, hamaika koloretako guardasolak eskutan zeramatzatelarik; eta hondar gogor eta bustiko alderdian plaia nabartuz, alfer itxuran denak: gizasemeak eta andereak, umeak eta inudeak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

Ezerosotasuna biziki areagotzen da kopuruz duen indarra gehitu eta kultur egitura nabartu egiten duenean atzerriko jendearen sarrerak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

2 ilundu-edo.

Ekiak soa nabartzen zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 308. orr.

Arratsaldea nabartzen ari zela, gizonak agertu ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 130. orr.

Zuzi bat ikusten zen kaian jadanik nabartzen ari zen gauean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 350. orr.

Igeldo ostean ezkutatu zaharra ez den eguzkiak urdin aratz argitzen du itsasaldean ostertza, eta, hondo klaro horren kontra, badia inguratzen duten molkoak arre-nabartuz doaz ezari-ezarian kontrargitan.     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Fonetikak erakusten zizkigun eboluzio luze eta zehatzak ez nituen aise segitzen, nahiago nituen sintaxiaren konplikazio nabartuak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus