Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piltzar 1 iz janzki zati edo zatar hondatua. ik pilda.

Hartzazu edozein traste zahar, edozein zabor, piltzar bat esaterako, eta piltzar horrek ere badu bere balioa: gutxienez, paper-fabrikan erosiko dizute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Alaba piltzar zikinez jantzita ikusi zuelarik, sor eta lor eginik geratu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.

Big Lanniek azaldu behar izan zion soin gaineko piltzar haiek saretuegiak zituela inolako babesik emateko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.

Gerra ondoren, garaituen arma eta trepetak, arropa eta piltzarrak merke erosi eta lurraldeko azoka ugarietan garesti salduz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

Neure aurrean ikusi nuen, piltzarrez jantzita, aurpegia erabat zargaldua zuela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.

Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal, gaixorik, elbarriturik, beren bizitza non duten ez dakitela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

Arrantzontziak piltzarrez eginiko triangeluko bela ttipi goiti paratuekin, ateka hauetan haize hartzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.

Izbetako leihoek ez zuten kristalik, haietako batzuk piltzarrez edo nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Kuxin zaharra piltzarretan desegin zen, kirurgia estetikoak birrindutako azal zahar bat balitz bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

2 irud/hed

Nik, zure tokian, haien piltzarrak botako nizkieke muturrera, eta kontuak egingo nituzke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.

Plazako bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Beharbada ez da uda, baizik eta bere haurtzaroaren azken piltzar iheskorrak, hatz-mamiak luzatuta heldu nahi lukeena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.

Nekatuta nengoela neure bizitza apurka-apurka gastatzeaz ia ezinezkotzat jotzen nuen iraultza baten peskizan eta jadanik galdutzat neukan amodio baten piltzarrei eutsi guran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken piltzar zatiak, zikinkeria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

Enkante eta piltzar-dendetako saltzaileek esku artean dituzten liburuetako autoreez ohi dutena baino informazio gehiago zeukan Velasco sendagileari buruz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Agian piltzar-biltzaile zaharra eta Georg Weiner elkar hartuta daudela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire arropa piltzarrak galeria sarreran laga, eta patiora bidali ninduten. Haragi-piltzarrak loreontziak ongarritzeko erabiltzen zituen,.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Han lizun eta zarpa bihurtzen zen dena, eta, azkenean, Pliushkin bera giza piltzar huts bilakatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Gatibu-piltzar zikinak lepo konkorretik dilindan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

5 (izenondo gisa)

Mikel Epalza apezak erraiten zaukun munduko petrola negozioaren % 60 nunbait han holako barku tzar eta piltzar batzuekin egina dela.  Herria   2002-11-28

6 piltzar egin

Orain aurrean neukan, hauskortasuna agerian zuela, piltzar egina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

7 piltzar-piltzar egin

Zemstvoko polizia bide-bazterrean aurkitu zuten, uniformea edo longaina piltzar-piltzar eginik eta aurpegia zeharo itxuragabeturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus