Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilpira 1 iz bihotzaren eta zainen aldizkako uzkurtze eta hanpatze higidura. ik taupada.

Berehala bere bihotza entzuten du pilpira gorabeheratsutan taupa-taupa joka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Itolarrian, bihotza pilpira bizian, izu laborrian, ur hartatik nola irten asmatu ezinik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

2 irud/hed

Nolanahi ere, tren honi -bere bularraldeko bagoi oparoak pilpira adierazkor batek dantzarazi zituen- pasatzera utzi diok eta ez egon esperoan, ez baita itzuliko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Askotan oraindik gau iluna zela ateratzen zen etxetik, eta iluntzeko artizarra pilpiraka eta perla bat bezala urtzen ikusten zuen, distiraz betetako egunsentiaren labean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 233. orr.

Eguneroko bizimoduaren pilpira igarri daiteke zuengandik oso metro gutxira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 269. orr.

Irribarrea ezabatu zaio Fermini; haserrearen pilpira haren aurpegia iluntzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 363. orr.

Atxikimendu guztien eta giza harreman guztien azpian, erotismoaren pilpira zegok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bihotz pilpirak bizkorturik, hasperen egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Luzaroan gorde nian neure hatzetan haren begi lokartuen eta haren bihotz pilpiraren inpresioa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Distira oro ez da urre pilpira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

4 pilpiran adlag taupadaka. ik pilpiraka.

Pilpiran sentitzen nuen bularra, kontratua sinatua izatetik horren hurbil egoteak zuen horren kulpa handia, dudarik gabe.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Ihiztaria, bihotza pilpiran, bere etxola edo gordelekuan zeruari so, noiz jinen zaion gainerat urtxo tropa urdina.  Herria   2003-03-17

Hala bada, bihotza pilpiran, irribarretsu erantzun zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

5 pilpiraz adlag pilpiran.

Pilpiraz zeuden denon bihotzak Leo Dillonek papera luzatu zionean, eta errugabe-aurpegia jarri genuen denok.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz pilpira (3)

bihotz pilpirak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus