Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure denboretan ere, zure autoan Ibañetatik beheiti heldu bazara, erromesak ikusten ahal dituzkezu pikorka, hatsa eta urratsa labur, izerdia ugari, uste ez zuten akidurak bentzutuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Idazlea bera ez baginuen gutartean liburuaren aurkezteko, Mikel Duvert haren adiskidea zaiku obra hortaz mintzatu, erranez kronika horiek pikorka behar zirela jastatu eta gozatu. Herria 2004-10-07
Belaunaldiz belaunaldi gure aitzinekoak eskubide apurren lortzeko borrokatu ziren, eta mende soil baten buruan, hara, pikorka banaka denak kentzen dizkigutela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 118. orr.