Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuk serieka azaltzen dira, lau, bost, sei edo zazpi argazkietako multzoan, beste batzuk aleka. Berria - Kultura 2006-04-13
Alekako gertatze horrek, jarraipena, denboraren jarioa, aditutzat ematen digu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.
Saguaren eta gizakiaren kasuan, azkenik, [...] modua dago orain zeinahi ere gene bakartzeko, hura bakterio batean milioika aleka ugaltzeko, xehe-xehe aztertzeko, atzera ere sagu batean txertatzeko, ikusteko zein diren garapenaren urratsak eta zer ehunetan abiarazten den gene horren jarduna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.
Mallorcan irabazteko meriturik egin zuen, baina batean gauza bat dela, bestean beste bat dela, hirunaka bildu beharrean aleka ari da puntuak biltzen. Berria - Kirola 2004-04-11
Foruzainek txistuka hartu zuten, eta gauza bera gertatu zitzaien Parlamentura aleka sartu ziren Gobernuko beste sailburuei. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.
Dimisioa ematen lehena Carlos Cristobak izan zen eta atzetik, aleka, etorri ziren besteen kargu uzteak. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak, bertakoak hauek, inguruko herrietarik erdutuak haiek, urrunekoak ere aleka batzuk, Iruñatik -munduaren azkenetik kasik, urbiaindar gehienentzat- bizpahiru... guztiak festarako prestik eta iratzarririk. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Hamarka aleka, baita ehunka ere, inprimatutako liburuak Europako mutur batetik bestera zebiltzan, eta liburu-dendak elikatzen zituzten, haiek ere ugaritzen zirelarik aldi berean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.
Tartean, lortzen bada produktu hori - hiztegi entziklopediko bat, demagun - egunkari batean sartzea aleka-aleka egunkari erostunak ordain dezan eta egunkari horrek euskal produktu bat saltzeagatik diru publikoa hartzen badu, hainbat hobeki. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.
Gero, ez gara hemen gauzak harrotzen eta bazterrak nahasten ibiliko, nahiz - diodan gisa - dokumentazio zehatza dagoen, historiak aurrera segitu zuen eta hiztegi hau, aleka-aleka, diru publikoa hartzen zuen egunkari batek eskaintzen zien erosleei. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 111. orr.
Klima aldaketen alderdiak ere aletzen goazke orrialde hauetan, aleka-aleka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.
[...] aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak, bertakoak hauek, inguruko herrietarik erdutuak haiek, urrunekoak ere aleka batzuk, Iruñatik- munduaren azkenetik kasik, urbiaindar gehienentzat- bizpahiru... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Eta horrela Lizarra-Garaziko motoreak aleka hartu du. ETC-prentsa Argia, 2000-04-23
Fabrikatzaileak ematen ditu zilindroko atorraren barne-neurriak, baina horiek aldatu egin daitezke zilindroak aleka hartzekotan. ETC-entziklopedia Zilindro (motorra) Wikipedia
aleka aleka (3)